Iratxe Ibarra Foruria markina-xemeindarragaz eta Xabat Galletebeitia Abaroa lekeitiarragaz batera Onintza Enbeita Maguregi muxikarrak, Etxahun Lekue Etxebarria larrabetzuarrak, Jone Uria Albizuri eta Fredi Paia Ruiz algortarrak, Oihana Bartra Arenas bilbotarrak eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea galdakoztarrak kantatuko dute. Abenduaren 20an, Bilboko Bilbao Arena saskibaloi kantxan jokatuko da finala.
Amorobieta-Etxanoko finaletik hiru bertsolari ailegatu dira finalera. Arkaitz Estiballes saioko irabazlea eta Jone Uria eta Oihana Bartra puntuazioz.
Arkaitz Estiballes Ormaetxeak 499,5 puntu lortu zituen, Jone Uriak 496 puntu eta Oihana Bartrak 478,5. Emaitza horiekin Jone Uria puntutan txapelketako lehena jarri zen, eta Oihana Bartra, berriz hirugarren.
Bestalde, Etxebarriko saioa irabazita ailagatu da finalera Iratxe Ibarra Foruria eta Urdulizkoa irabazita Etxahun Lekue.Onintza Enbeitak txapelketako bigarren puntuazio onena lortu du, Fredi Paiak laugarrena eta Xabat Galletebeitiak bosgarrena.
700 lagun elkartu dira Amorebieta-Etxanoko frontoian #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoan. Gai emaile beharretan Maite Berriozabal Berrizbeitia ibili zen, eta epaimahaia hurrengoek osatu zuten: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen.
Finala 17:30ean hasiko da eta finalaren egunean, eguerditik aurrera egongo dira sarrerak eskuragai Bilboko Arenako txarteldegian. Hala ere, aurretik ere eskura daitezke www.bertsosarrerak.eu orrian edo Txappelketa aplikazioaren bidez.