Fundazioak “naziortean Euskal Herriko kirol selekzioak aintzat hartu ahal izateko ireki duen bideagatik” saritu du sokatirako euskal selekzioa. “Wisconsineko (AEB) zeruan, 2014ko abuztuan, Euskadiren ereserkia eta airean uhinka, ikurrina, eta han, euskal selekzio bat —sokatirakoa— lehenengo aldiz munduko txapelketa batean ofizialki parte hartzen ikustea gertaera historiko bat izan zen”, gaineratu dute Sabino Arana Fundazioko ordezkariek.
Euskal Herriko Herri Kirol Federazioko kideak, saria jasotzen. Argazkia: Sabino Arana Fundazioa
Horrez gain, gertaera hura sinbolikoa eta esanguratsua ere izan zela azpimarratu dute. “Nazio izaeraren aldarrikapena egiteaz gain, gure kirola nazioartean ezagutarazteko eta Basque Country marka aintzat hartzeko bidean aurrerapauso bat izan zen.
Saria Bernardo Ureta Urpe harri-jasotzaile izandakoak eta gaur egun Euskal Herriko Herri Kirol Federazioko lehendakariak jaso zuen. Sariketan Mutriku Sokatira Taldeko kideak ere egon ziren.
Euskal Herriko Herri Kirol Federazioko kideak, saria jasotzen. Argazkia: Sabino Arana Fundazioa