Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Nahia Quincocesek bosgarren postua lortu du Munduko eski txapelketako binakako proban

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mendexa
2015/02/10
  Otsailaren 12ra arte, Munduko mendi eski txapelketa jokatzen ari da Verbier-en (Suitza). Guztira, Amerikako, Asiako eta Europako 23 herrialdetatik etorritako 200 eskiatzaile ari dira parte hartzen txapelketan. Nahia Quincoces mendexarra, Espainiako FEDME selekzioko beste 23 lagunekin batera joan da. Munduko txapelketan parte hartzea “izugarria” izan dela nabarmendu du. “Gogotsu etorri naiz. Mendia izugarri gustuko dut eta mendiko eskia nire pasioa da. Kirola eta lehiatzea ere gogoko ditut, eta kirol honetan horiek denak aurkitu ditut. Itzela izan da niretzat bertan parte hartzea. Kirol honetako onenak txapelketa honetan daude eta”.
Txapelketan egin dituen probetan bere burua fisikoki indartsu ikusi duela nabarmendu du Nahia Quincocesek, baina teknikoki zer hobetu asko duela deritzo eskiatzaile mendexarrak
Txapelketa otsailaren 6an hasi zenez geroztik, hainbat proba jokatu dira alpeetako herrialdean. Quincocesek horietako hirutan parte hartu du: igoera bertikalean eta, bakarkako eta binakako probetan. Orain arte egin dituen probetan, bere burua fisikoki indartsu ikusi duela nabarmendu du, baina teknikoki zer hobetu asko duela iruditu zaio. “Txapelketan batez ere, teknika hobetzen saiatzen ari naiz. Probetan, gozatu eta ikasi dudan bitartean, dena ematera irten dut”.
Nahia Quincoces Altuna

Nahia Quincoces. Argazkia: Jone Quincoces

Gaur [otsailak 11], esate baterako, egin dituen proba guztietatik markarik onena egin du. Gemma Arro Ribot eskarmentu handiko eskiatzaile kataluniarragaz batera binakako proban lehiatzeko aukera izan du. “Txapelketan egin beharko dudan probarik luzeena berau izango da. 2.000 metroko maldak gainditu beharko ditugu, esate baterako. Ez da proba erraza izan. Hasi garenean elurra izoztuta egon da, eta irristaka ere ibili gara. Probak, guztira, launa igoera eta jaitsiera ditu, eta ibilbideko hiru zatitan eskiak motxiletan eskegi eta oinez egitea ere tokatuko zaigu. Atzo ibilbidea ikusten egon ginen eta paraje zoragarrietatik pasatzen da”. Quincoces eta Arro bosgarren postuan helmugaratu dira. Bi ordu eta 45 minutu behar izan dituzte lasterketa amaitzeko, Laetitita Roux eta Axelle Mollaret irabazleek baino 16 minutu eta zortzi segundo gehiago. Proba amaitu ostean, pozik eta gustura agertu da eskiatzaile mendexarra.
Gemma Arro eta Nahia Quincoces

Gemma Arro eta Nahia Quincoces gaurko probaren ostean. Argazkia: Jone Quincoces

Txapelketan egin zuen lehen proba otsailaren 7an egin zuen. 13. helmugaratu zen igoera bertikaleko proban. 50 minutu eta 49 segundo behar izan zituen 800 metro pasako malda positiboak eta bost kilometroko lasterketa amaitzeko, Laura Orgue probako irabazleak baino bost minutu eta segundo bat gehiago. Eskiatzaile mendexarraren iritziz, amaierako zatia oso gogorra izan zen. “Amaierako azken metroetan sekulako malda zegoen, eta postu bat galdu nuen”. Proba polita bezain gogorra izan zela adierazi du mendexarrak. Lasterketa 1.333 metrotara dagoen Medieres herrian hasi zen eta 2.180 metrotara dagoen Ruinettes-en amaitu zen. “Norgehiagoka izugarria izan zen, gustura ibili nintzen. Proba, esate baterako, Verbier herrigune herritik igaro zen. Herrigunetik pasa ginenean edota helmugara heltzean, ikusleek zintzarriekin animatzen gintuzten. Zirraragarria izan zen, benetan”.  
Nahia Quincoces Altuna

Nahia Quincoces igoera bertikaleko azken metroak egiten. Argazkia: Jone Quincoces

Bigarren probari dagokionez, otsailaren 9an banakako proban parte hartu zuen. 12. sailkatu zen, ordubete 36 minutu eta 9 segundo behar izan zituen proba amaitzeko, Laetitia Roux irabazleak baino 10 minutu eta 19 segundo gehiago. Eskiatzaile mendexarra beste bi parte hartzailegaz batera helmugaratu zen, aurreko bi postuetako aurkariak baino bi eta hiru segundo beranduago sailkatuz. Banakako proban ere “oso gustura” ibili zen. “Igoera eta jaitsiera askoko probak oso gustuko ditut. Helmugara beste hiru neskekin batera heldu nintzen. Oso polita izan zen familia han zain edukitzea”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.