Debegesak eta
Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta, Mutrikuko I. Enpresa proiektu lehiaketa sortu du Mutrikuko Udalak. Udal ordezkariek nabarmendu dutenez, ekintzailetza kultura «hedatzeko asmoz» abiatu da egitasmo berria. «Mutrikuko Udaleko Garapen Arloko helburu nagusienetarikoa enpresa berrien sorrera da».
Ekintzailetza kultura hedatzeaz gain, herrian aberastasuna sortu, kooperatiba eredua bultzatu eta ekintzailearen irudiari aitortza egin nahi zaio lehiaketa berriaren bidez.
Lehiaketa 2014 urteaz geroztik Mutrikun enpresa berri bat martxan jarrita edo 2015ean martxan jartzeko asmoa duten ekintzaileei zuzenduta dago. Era berean,
herrian erroldatutakoei edota Mutrikun enpresa ideia garatzeko asmoa dutenei zuzendua dago egitasmo berria.
Mutrikuko Turismo bulegoa
5.000 euro saritan
Bertan parte hartzeko asmoa dutenek, martxoaren 31 orduko, Mutrikuko Turismo bulegoan aurkeztu beharko dituzte proiektuak (Txurruka plaza, z/g. 20.830 Mutriku).
Aurkezten diren proiektuen artean
hiru sari banatuko dituzte. Proiektu onenak 2.500 euroko saria jasoko du, eta bigarren eta hirugarrenak, 1.500 euroko eta 1.000 euroko sariak, hurrenez hurren.
Sarituek Enpresa Haztegian zein Konde kaleko ekintzaile berrientzako bulegoan kokatzeko erraztasuna ere izango dute. Horrez gain, enpresa martxan jarri, eta ondorengo urteetan aholkularitza eta laguntza izango dute erakunde antolatzaileen eskutik.
Lehiaketari buruzko informazio gehiago edota dudak argitzeko, Marta Amonarriz Garapen teknikarien koordinatzailearekin jarri daiteke harremanetan 943- 60 33 78 telefonora deituta.
Bestalde, lehiaketan parte hartzeko oinarriei buruzko informazio zabalagoa
udalaren webgunean aurki daiteke. «Bertan lehiaketan parte hartzeko izen emate orria ere aurkituko dute».