Hondakinak edukiontzira eramaten dituzten arraindegiak onurak izango dituzte.
Udalak zabor-biltze zerbitzuaren gaineko tasa arautzeko ordenantza fiskala aldatzea erabaki zuen joan den egueneko Osoko Bilkuran. Hala nola, herriko arrandegiei tasaren % 50eko hobaria ezarriko zaie baldin eta euren arrain-hondakinak Ondarroako portuan propio jarritako edukiontzira eramaten badituzte.
Erabaki horren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialera bialduko du udalak, eta hogeita hamar egunez jendaurrean jarriko da, argitaratzen denetik zenbatzen hasita, erreklamazioetarako. Erreklamaziorik ez badago, beste iragarki bat bidaliko da aldizkarira, aldatutako testuarekin, eta, bigarren hau argitaratzen denean aldaketa indarrean jarriko da.