Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lehen astean atxikipen asko jaso ditu Iparragirre etxeratzeko eskatzen duen kanpaina masiboak

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/03/10
Gutun bidalketa masiboa

Herritarrak gutunak sinatzen Ondarroako Alde Zaharrean

Ibon Iparragirre preso politiko ondarrutarrak Madrilgo Alcala Meco espetxean bizi duen egoera salatzeko, gutun bidalketa masiboa hasi du Iparra Galdu Baik plataformak. Presoaren egoerak okerrera egiten duela ikusirik, haren askatasuna eskatzeko bidaliko dira gutunak. Hain zuzen ere, hiru pertsonari zuzenduta joango dira idatziak, eta horrenbestez, bakoitzari zuzendutako gutun eredu bana argitaratu dute gazteleraz. Bata, Angel Yuste Castillejo Espetxeetako idazkari nagusiari (Angel Yusteri igorritako gutuna), bestea, Jose Luis Castro Antonio Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentraleko epaile titularrari (Jose Luis Castrori igorritako gutuna) eta azkena, Jaime Alonso Ferreras Alcala Mecoko espetxe zuzendariari (Jaime Alonsori igorritako gutuna) bidaliko zaizkio. Kanpaina aurreko eguenean [martxoak 5] hasi zuten Ondarroako Alde Zaharrean, eta orduz geroztik herritarren ekarpen asko batu dituztela azaldu dute Iparra Galdu Baik plataformako kideek. “300 lagun inguruk parte hartu dute ekimenean, eta 750 bat gutun jaso ditugu lau egunetan”.
Ibon Iparragirre, sinadura bilketa

Herritarrak gutunak sinatzen

Plataformako kideek aurreratu dutenez gainera, lehen gutunak bidaltzen hasiak dira. “Lehen gutunak gaur [martxoak 10] bidali ditugu. Gure asmoa, denak batera bidali ordez, egunero gutunak bidaltzen jarraitzea da. Horixe da gure erronka. Modu horretara, mezua igorri nahi diegun pertsonek gure berri egunero izango dute, eta zer pentsa emango diegu. Gure laguna eta senidea ez dugula ahaztuta argi utzi nahi diegu hirurei hurrengo asteotan. Bien bitartean, gure eginbidean ez dugu etsiko”. Plataformako kideek nabarmendu dutenez, ahalik eta ekarpen gehiena jasotzea da helburua, Iparragirreren etxeratzea “lehenbailehen” lortzeko. Aurreko asteburuan egin modura, martxoaren 28ra arte asteburuero gutunak sinatzeko mahaiak ipiniko dituzte Alde Zaharrean. Era berean, kanpaina eskualdeko eta inguruko herrietara zabaltzeko asmoa ere badute plataformako kideek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.