«Aldaketa olatu» gisa aurkeztu du Unai Rementeriak bere hautagaitza
Ahaldun nagusigaiak esan du enpleguaren eta ekonomiaren aldeko «apustu argia» egiten duela. Ustelkeriagaz «zorrotza» izango dela adierazi du mundakarrakMundakako Talan, eta ezker olatuari aipamen eginez. Testuinguru horretan aurkeztu du EAJk maiatz...
Ahaldun nagusigaiak esan du enpleguaren eta ekonomiaren aldeko «apustu argia» egiten duela. Ustelkeriagaz «zorrotza» izango dela adierazi du mundakarrak
Mundakako Talan, eta ezker olatuari aipamen eginez. Testuinguru horretan aurkeztu du EAJk maiatzaren 24ko foru hauteskundeetarako bere hautagaia. Olatua dator goiburupean, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusigaiak «Bizkaia hazi arazteko ilusio eta aldaketa olatua» izan nahi dutela nabarmendu du bere sorterrian. «Olatu on horrek dakartza beragaz politika berria, enplegu eta ekonomiaren aldeko apustu argia eta EAJk ordezkatzen dituen bermea eta segurtasuna», esan du mundakarrak.Batik bat, ekonomia eta enplegua izan ditu hizpide Rementeriak. «Aurrera egiteko eginak gara, herri hau berriro ere suspertzeko eginak. Olatu ona hartu behar dugu jarduera ekonomikoa sortarazteko eta berriro ere hazteko eta zerbitzu publikoak bermatzeko». Horrez gain, EAJ «kudeaketa lan onaren eta egonkortasunaren bermea» dela esan du. «Bizkaiak behar duena gara ziklo hau behin betiko aldatzeko. Gure ibilbideak bermatzen gaitu: Bizkaia modernoa eraiki dugu, Europako erregio aurreratuenen pare gaude, eta etorkizun ikusgarria dugu».
Politika egiteko «beste modu bat» ere aldarrikatu du mundakarrak, «irainetatik, gezurretatik eta joko zikinetik aldendua». Halaber, ustelkeriagaz gogorra izango dela esan du: «Ziur nago ez dela gertatuko, baina benetan zorrotza izango naiz baten batek ustelkeriaren marra zeharkatzen badu. Guztion ahalegina kudeatzen dugu, eta horrek zintzotasun osoa eskatzen du. Eta seriotasuna ere bai, seriotasun handia».
Zerrendakideak
Abokatu ekonomilaria da Unai Rementeria mundakarra, eta 41 urte dauzka. Aurreratu duenez, EAJren zerrenda bataz beste 42 urte dituzten 28 gizon eta 25 emakumek osatuko dute. «Ondo prestatuta daude, eta pertsona konpromisodunak dira». Haien ezaugarriei dagokienez, 40 goi tituludun izango ditu Rementeriak bidelagun: «11 abokatu, sei ekonomilari, Zientzia Politikoetan titulatutako bost lagun, bost kazetari, bi ingeniari, osagile bat eta lau langabe».
Azken horiei aipamen eginez, langabeziaren arazoaz ere mintzatu da Rementeria: «Zuen arazoa gure arazoa da. Eta hitza ematen dizuet gure lehentasuna izango dela. Ekonomia izango dugu helburu, eta, batez ere, enplegua».
Rementeriaz gain, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea, Juan Mari Aburto Bilboko alkatetzarako hautagaia eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia egon ziren domekako ekitaldian.
Beste alde batetik, gaur goizean Unai Rementeriaren webgunea aurkeztuko du EAJk. 11:00etan egingo du ekitaldia, Sabin Etxean.