BBK Sariketako finalak ihes egin die Busturialdeko bertsolari gazteei
Bi puntu eta erdiko aldeagatik galdu dute finalean egoteko aukera. Lea-Artibaik, beraz, Uribe Kosta izango du aurrez aurre bihar Bilboko Kafe Antzokian jokatuko den finaleanBertsolari Gazteen XXII. BBK Sariketaren finalaurrekoa jokatu zuen atzo Busturi...
Bi puntu eta erdiko aldeagatik galdu dute finalean egoteko aukera. Lea-Artibaik, beraz, Uribe Kosta izango du aurrez aurre bihar Bilboko Kafe Antzokian jokatuko den finalean
Bertsolari Gazteen XXII. BBK Sariketaren finalaurrekoa jokatu zuen atzo Busturialdeko taldeak, Sopelako Ander Deuna ikastolan. Uribe Kostako taldea izan zuten aurrez aurre, eta finalerako txartela jokoan. Hala ere, oraingoan ezinezkoa izan zen, eta finalean egoteko aukerak ihes egin zien Busturialdeko bertsolari gazteei.Uribe Kostako sei bertsolariak salikatu ziren, eta Lea-Artibaiko bertsolariak izango dituzte parez pare.
Olatz Larrinaga Caballeroren esanetara kantatu zuten atzo hamabi bertsolariek, eta Juanjo Respaldiza, BeƱat Romero eta Miriam Juaristi izan zituzten epaile. Gazteen lana entzun, epaitu eta puntuatu zituzten hiru horiek.
Alde txikia
Atzoko saioa, gainera, nahikoa berdinduta egon zen, baina, azkenean, Uribe Kostakoek lortu zituzten puntu gehien.
Bi taldetan bananduta, Busturialdeko 18 urtera arteko hirukotea Eneko Aldanak, Asier Galartzak eta Lurdes Ondarok osatu zuten. 18 eta 24 urte bitartekoan, berriz, Nagore Beitiak, Mikel Retolazak eta Koldo Gezuragak bota zituzten bertsoak. Lehenengo hirukoteak 179,50 puntu lortu zituen, Uribe Kostako hirukoteak lortutako 171 puntuak baino gehiago. Hala ere, 19 eta 24 urte bitartekoen artean, Uribe Kostak 237 puntu zenbatu zituen, eta 226 Busturialdeak. Beraz, puntu denak batuta, bi puntu eta erdiko aldeagatik, sariketatik kanpo geratu da Busturi- aldeko seikotea. Hain zuzen ere, 408 puntu lortu zituen guztira Uribe Kostak, eta 405,50 Busturialdeak.
Lea-Artibai eta Uribe Kostako bertsolari gazteen arteko finala bihar jokatuko da, 19:00etan, Bilboko Kafe Antzokian.