Josune Ariztondok azalpenak eman beharko ditu 'Antxustegi'-ren harira
EH Bilduk dudan jarri ditu Josune Ariztondok iaz egin zituen adierazpenetako batzuk. «Behar baino beranduago helarazi diguten informazioaren arabera, Batzar Nagusietan Ariztondok egin zituen baieztapen asko ez datoz bat».
Zalantza horien kontura eskatu dute biharko Ariztondoren agertze publikoa. «Itsasontziaren gaineko informazioari buruzko, bertan gastatutako diruari buruzko eta hartan egindako mantenua buruzko azalpen zehatzak ematea exigitzen dugu». Salba dezagun Antxustegi plataforma kideak pozik agertu dira berriagaz. «Arazoa lehenbailehen konpontzea nahi dugu. Egiak argitarata irtetzea besterik ez dugu eskatzen». EH Bildu Antxustegi egurrezko ontzi ondarrutarra Bilboko Itsasadarren dagoen Itsas Museotik kentzeko erabakiaren aurka agertu da beti. Parlamentuak Eusko Jaurlaritzari Antxustegi itsasontziaren inguruko azterketa egiteko eskatuta dauka, eta momentuz ez dute kenduko. «Itsas ondarea den legez, era berean, bere mantenua eta konponketak egin beharko ditu».