Lea-Artibai bigarren geratu da 23. Bertsolari gazteen BBK sariketan
Saioa giro ezin hobean garatu zen. Aurkezlea Begoñe Olabarria Astobiza izan zen, eta epaimahaia Juanjo Respaldiza Ozaetak, Jurgi Fuentes Goikoetxeak eta Leire Etxebarria Gazteluk osatu zuen. Idazkari lanak Ione Narbaiza Gallastegik egin zituen.
Adin tarte bitan jokatzen da txapelketa, eta eskualde bakoitza maila batean nagusitu zen. Uribe Kosta nagusi izan zen 18 urtera arteko mailan, 153,50 puntu lortuta. Lea-Artibaik berriz, puntu gehiago lortu zituen 19tik 24 urte bitartekoetan, 225 hain zuzen, baina, ez ziren nahikoak izan garaipena eskuratzeko. 4 puntuko alde estuagaz izan zen garaile, azkenean, Uribe Kosta.
Hauek izan ziren talde bakoitzak lortutako puntuazioak:
URIBE KOSTA |
LEA-ARTIBAI |
|
18 urte arte |
153,50 |
145 |
19-24 urte |
220.50 |
225 |
Guztira |
374 |
370 |
Bertsolariak
Eskualde bakoitzeko sei bertsolarik egin zuten kantuan. Lea-Artibairi dagokionez, Aissa Intxausti Aburruza, Aitor Ruiz Urizar, Naroa Loiola Lejardi, Jone Larrinaga Dañobeitia, Alexander Idoeta Anakabe eta Nerea Ibarzabal Salegi irten ziren Kafe Antzokiko oholtzara.
Uribe Kostako bertsolariak, bestalde, Maider Barañano Uribarri, Aritz Landeta Terceño, Unai Mendiburu Valor, Peio Arando Barandiaran, Paule Loizaga Legarra eta Inazio Vidal Gurrutxaga izan ziren.
Bestalde, bizkaierarik onenaren saria Leire Amenabar Larrañagarentzat izan zen. Eta aurtengo finalistarik gazteena Aritz Landeta Terceño izan da.
Leire Aragon Pascual BBKren Gizarte Ekintzako arduradunak, Maddi Ibaibarriaga Zubikarai Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak eta Juanjo Respaldiza Osaeta Bizkaiko Ikastolen Elkarteko trasmizio arduradunak eman zituzten sariak.
XXIII. Bertsolari Gazteen BBK sariketa martxoaren 10ean hasi zen Igorren, eta atzo amaitu zen Bilbon jokatutako finalagaz. Tartean, hiru kanporaketa eta bi finalaurre egon dira, eta zazpi eskualdek parte hartu dute: Arratia-Txorierri, Biboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri, Ipar-Uribe eta Lea-Artibai.
Gai-jartzaile taldea osatu dutenak hauek izn dira: Arrate Gaztelu, Begoñe Olabarria, Eneko Arrate, Eneritz Zengotitabengoa, Itxaro Juaristi, Magali Caballero, Maite Berriozabal, Nahia Arrese eta Olatz Larrinaga.