Iñaki Maruri aktore ondarrutarra etengabe ari da lanean.
Cabaret Chihuahauaren arrakasta eta gero, ondarrutarrak
La viuda alegre antzerki musikala estreinatuko du maiatzaren 13an Bilboko
Arriaga antzokian. Besteak beste, Marurik Natalia Millan Espainiako aktore ezagunagaz lan egingo du musikal berrian. Herritarrek maiatzaren 24ra arte edukiko dute aukera Maruri Arriagan ikusteko.

‘La viuda alegre’ antzezlaneko momentu bat.
“Inoiz Bilbon egon den operetarik edota musikalik handiena da La viuda alegre”. Horrelantxerik definitu du Marurik musikala. “Arriaga antzokiak aurten 125 urte betetzen dituela eta, zer edo zer berezia egin nahi zuten”. La viuda alegre, izatez, opereta bat da. Baina, maiatzaren 13an Bilbon estreinatuko dena bertsio bat da, moldaketa bat. “Moldaketa egiteko, ekoizleek hiru abeslari liriko eta musikaletako beste hiru hartu zituzten. Eta obra genero musikalera eroan dute”.
Musikaletatik datozen abeslariak Silvia Luchetti (
Sonrisas y lagrimas) eta Guido Balzeratti (
Los Miserables) dira. Orokorrean, taldean “oso giro ona” dutela dio Marurik. “12 musikari, sei bakarlari eta 16 dantzari/koruko abeslari gaude ikuskizunean. Benetan talde handia da eta guztiok ondo moldatzen gara”.
Sei astez etengabe entsegatzen egon eta gero, estreinaldirako gogotsu daudela dio Marurik.
Behin maiatzaren 24an Bilbon azken saioa eskaini eta gero, musikala Madrilera edo eroango dutela aurreratu du Marurik. “Hori, baina, abendurako edo izango da, gainerako aktoreekin ere adostu egin behar dira datak eta”.
Maruri eta Santamariak dantzan egin, abestu eta antzeztu egingo dute. “Ez gara koru soil bat, ezta ere dantzari hutsak. Horren guztiaz gain, aktoreak gara eta taula gainean hori nabaritu egingo da”.
Orokorrean, proiektu polita dela eta asko ikasi duela dio.
Sarrerak salgai daude, online.
Talde artistikoa:
- Musika zuzendaria: Jordi López
- Eszena zuzendaria: Emilio Sagi
- Eszenografia: Daniel Bianco
- Figuringilea: Renata Schussheim
- Argiztapena: Eduardo Bravo
- Koreografia: Nuria Castejón
- Zuzendaritza laguntzailea: Carlos Roo
- Abesbatzaren zuzendaria: Carlos Imaz
Interpreteak:
- Hanna Glawari: Natalia Millán
- Conde Danilo: Antonio Torres
- Valencienne: Silvia Luchetti
- Camille: Guido Balzaretti
- Njegus: Enrique Viana
- Barón Mirko Zeta: Jose Manuel Díaz
Koroa/Dantzariak:
- Begoña Álvarez
- Ylenia Baglietto
- Sandra Fdez Aguirre
- Itxaso Quintana
- Loreto Mauleón
- Ana Sagastizabal
- Lara Sagastizabal
- Karmele Larrinaga
- Alberto Ferrero
- Rafa Higuera
- Antonio Hurtado
- Iñaki Marur
- Alberto Núñez
- Aritza Rodríguez
- Egoitz Sanchez
- Mitxel Santamarina
Orkestra:
- Flauta: Xabier Calzada
- Oboe: Xabier Lijó
- Klarinete: Sergio Barranco
- Adarrak: Javier Arruabarrena, Oliver de Castro Sanz
- Tronpeta: José Luís Reyes (Txonpi)
- Biolinak: Sergey Maiboroda, Adrian Campo
- Biola: Tomás Rutivilar
- Bioloncello: Ivan Casado
- Kontrabaxu: Amaiur Eraso
- Percusio: Bruno Sandalinas