Gizaburuaga: Ibaibasoren aldeko apustua egin dute herritarrek
Foru hauteskundeetara begira ohiko alderdien formuletara jo beharko baldin badute ere (68 boto EH Bildu, 31 EAJ, 10 Podemos, 1 PP eta 1 Irabaziz), udal hauteskundeetan zeresan handia du Ibaibaso herri kandidaturak Gizaburuagan.
Oraingo honetan ere berdina gertatuko da. Herriak horrela aukeratuta, bost aukera izan dituzte eskura gizaburuagatarrek: Juan Miguel Arostegi Argoitia, Oibar Egia Eizagirre, Jone Arene Gabiola Imaz, Miren Agurtzane Gogenola Alberdi eta Nerea Urrutibeaskoa Aldakogarai.
Bost herritar horien artean, gainera, hirurek (Arostegik, Egiak eta Urrutibeaskoak) esperientzia errepikatu egingo dute.
Herritarren botoen arabera, hirugarren aldiz errepikatu duen Juan Miguel Arostegi izan da bozkatuena, 71 botogaz. Atzetik izan dira Arene Gabiola, Agurtzane Gogenola, Oibar Egia eta Nerea Urrutibeaskoa 58, 49, 47 eta 44 botogaz, hurrenez hurren.
Hala ere, ezer ez dago erabakita. Alkatea hurrengo udalbatza berezian aukeratu beharko dute bosten artean.