B+I taldeak egindako 12 proposamenak “begi onez” ikusteaz gain, aintzat hartuko dituztela diote koalizioko kideek; “horretarako egiten ditugu adierazpen hauek”. Oro har, baina, koalizioak udalaren funtzionamendu irekia eta gardena aldarrikatzen du, eta Batzordeak eta Gobernu Batzarra elkarrekin kudeatzeko “ahalegin berezia” egingo dutela hitz eman dute.
Mutrikuko EH Bilduren hautagaiak, hauteskunde kanpainako argazkian
Maiatzaren 24ko emaitzei dagokienez, Mutrikuko EH Bilduk herrian nagusi diren alderdi zein koalizioen arteko
“lankidetza estua sustatu” behar dela ondorioztatu du. Bide beretik, balore eta jarrera berrietan oinarritutako politikak aktibatzeko premia aldarrikatu dute.
Alkatetza ez dela euren helburua azaldu dute, “etorkizuneko Mutriku balore berrietan eraldatzeko tresna baizik”. Eta hortik, B+I taldeari elkarrekin lantzeko hainbat puntu zehaztu dizkio koalizioak; “B+I taldearen laguntza eta babesa beharko dugu”:
- Elikadura burujabetzan eta ekonomia urdinean oinarritutako tokiko garapena.
- Nekazaritza ekologikoa, artisau arrantza eta bertako merkataritza – ostalaritza.
- Herriko kulturan, ingurugiroan eta historian oinarritutako turismoa.
-
Hirigintza espekulatiboa saihestu eta herri interesak lehenetsi.
- Hirigintza Arau berriak egin eta ondorengo hiru zutabe garrantzitsuak lehenetsi:
- Etxebizitza sozialak alokairuan.
- Herriko alde zaharra biziberritu eta birgaitu.
- Landa eremuko lurrak nekazaritza bultzatzeko eta biodibertsitatea aberasteko.
- Jendarte politikak “indar handiz” bultzatu
- Ongizate mailan: Pertsona eta familia behartsuekin
- Genero ikuspegian: Berdintasun politikak.
- Atzerritarren eskubideak bermatu.
- Ikuspegi feminista garatu.
- Gazteen planarekin jarraitu.
- Etxeen desjabetzen aurkako tinkotasuna.
- Adinduen eta ezinduen alde irisgarritasun politikak sustatu
- Lau urteko plangintza egin.
- Energia berriztagarrien aldeko politika bultzatu:
- Udalaren eraikinetan energia berriztagarriak erabiltzeko ahalegina egin.
- Energia berriztagarrien bidez enplegua sustatu.
- Aramaioko, Berrizko… udalen bidea hartu.
- Lur publikoa eskuratzeko politikak indartu
- Identifikatu lur eremuak.
- Adostasunak lortu jabeekin.
- Langabetuentzat lur sailak eskuragarri jarri.
- Aztertu Komenduko eta SR1eko erabilera.
- Herri galdeketak sustatu:
- Portuko Plan Berezi berria.
- Mutriku-Sasiola
- Hirigintza jarduerak…
- Beste edozein proiektu garrantzitsu
- Azpiegitura erraldoien aurka jarrera aktiboa hartu:
- AHT
- Zubietako errauskailua
- Langileen eskubide sozialen alde egin:
- Udaleko langileen eskubideak
- Herri zerbitzuetakoak: Etxez etxekoak, Zaharren egoitzekoak…
- Herriko zein inguruko enpresetakoak
- Euskal hezkuntza propioaren aldekotasuna sustatu:
- Herriko eragileekin bat egin
- LOMCEren aurkako dinamikekin bat egin.