Kontzertuak uztailaren 22an hasi eta urriaren 29ra arte egingo dira, asteazkenero. Kontzertuetan
euskal sortzaileek parte hartuko dute, zuzeneko musika eskainiz.
Redstone Soluk zikloaren helburua «Ondarroako eskaintza kulturala indartzea» dela diote bultzatzaileek. Kontzertuak ikusteko, herritarrek bonoak erosi ahalko dituzte. «Sarreren prezioak egungo errealitatearekin pentsatuz ezarri ditugu», jakitera eman dute.
Rafa Rueda, emanaldia bat eskaintzen.
Urriaren 29ra arte, guztira, 15 kontzertu eskainiko dira. «15 aste, 15 kontzertu).
Bonoak salgai
Horrela, antolatzaileek hiru bono jarri dituzte salgai:
15 eurokoa (15 kontzertuak ikusteko aukera),
20 eurokoa (10 kontzertu ikusteko aukera) eta
10 eurokoa (4 kontzertu ikusteko aukera).
Bono horiek erosteko, aldiz, herritarrek
Arrigorri ostatura joan beharko dute.
Beste alde batetik, kontzertu bakarra ikusi nahi dutenek 4 euroko sarrera ordaindu beharko dute.
Lehenengo kontzertua uztailaren 22an izango da, 20:00etan. Horretan,
Rafa Rueda musikariak eskainiko du emanaldia.
Eta hurrengo asteetan, besteak beste, Josu Bergara, Jon Gurrutxaga, Mor More, Keu Agirretxea eta Xabier Iriondo ikusteko aukera egongo da.