Cabaret Chichinabo antzerki musikala estreinatuko dute Iñaki Maruri eta Ugaitz Alegria aktore ondarrutarrek eta Mitxel Santamaria gernikarrak abuztuan, Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen gunean.
Zehatz esateko, musikala abuztuaren 21ean estreinatuko dute. Eta hilaren 30era arte hainbat emanaldi eskainiko dituzte.
Cabaret Chihuahuagaz sekulako arrakasta lortu eta gero,
Cabaret Chichinabo ere ildo beretik doa. Izan ere, musikalak gaur egungo gazteriak lan munduan barneratzeko dituen zailtasunak jorratzen ditu, modu ironiko baten;
Cabaret Chihuahuan egin modura, ikuskizunak umorea du oinarri.
Maruri, gainera, musika zuzendaria ere bada. Eta emanaldiko abesti guzti-guztiak berak sortuak dira.
Alegriak, bestalde, koreografiak prestatu ditu.
Baina Lea-Artibai eta Busturialdeko aktoreekin batera, beste hainbat aurpegi ezagun igoko dira taula gainera: Irene Bau, Jon Casamayor, Izaskun Fernandez, Quique Gago, Olatz Ganboa, Karmele Larrinaga eta Itxaso Quintana.
Sarrerak
Sarrerak Internet bidez (
www.pabellon6.org) edo telefonoz (639 766 720) erreserbatu ahal dira.
Saioak ondoko datetan izango dira: abuztuak 21, 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30. Emanaldi guztiak 23:00etan hasiko dira.
Cabaret Chihuahuagaz sarrera guztiak aldez aurretik agortu zirenez, onena sarrerak ahal bezain pronto erreserbatzea dela jakitera eman dute Pabellon 6 guneko arduradunek.