Urriaren 1ean hasiko den Marabilli Festibala girotzen hasita dago jada. Izan ere, irailaren 25etik eta jaialdia amaitzen den arte, Aitzol Aramaiok 1995ean Bosnian ateratako argazkien erakusketa egingo da Ondarroako erakusketa aretoan.
18:30ean zabalduko dute
Aitzol Aramaio: Izar baten begirada… “Bosnia 1995” erakusketa. Bertara hurreratzen denak Aramaioren beharra hurreragotik ezagutzeko aukera izango du.
Aitzol Aramaioren argazkien erakusketako kartela. Argazkia: Yolanda Eizagirre (Klik Klak)
Guztira, zuri-beltzeko hamabi argazki ikusi ahal izango dira. Denak ere, 70 x 50 zentimetroko neurrikoak. Antolatzaileek aurreratu dutenez, «Bosniako umeen begirada» nabarmentzen da argazki gehienetan.
Urriaren 4a arte, honako
ordutegian zabalik egongo da erakusketa:
astehenetik barikura, 18:30etik 21:00etara; eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara ere bai.
Bestalde, Manuelistek azpimarratu dutenez, sarreren salmenta aurrera doa. Kasu batzuetan, gainera, sarrera guztiak agortu direla ere jakitera eman dute. Gatibu eta Strombers taldeen kontzerturako eta Rosa rosi de mundu nanoantzerkirako sarrera guztiak saldu dira.