Berriatuko Udalak antolatuta, eta Urepel taldeak lagunduta, Errege bideko krosa egingo da bigarrenez, etzi [azaroak 22]. Antolatzaileek iragarri dutenez, lastekertak bi berritasun izango ditu aurten. Alde batetik, bikotekako parte hartzea bultzatuko du, eta hartara, sari berezia sortu dute antolatzaileek; helmugaratzen den lehen bikoteak saria jasako du.
Bestetik, ibilbidea iazkoa baino luzeagoa izango da. Zaldupe kiroldegi paretik irten ordez, aurten Mutrikuko Saturrarango hondartza paretik irtengo du lasterketak. Parte hartzaileek, guztira, Errege bide guztia zeharkatuko duen 8 kilometroko ibilbidea izango dute aukeran. Kirolari gazteenei begira, gainera, motzagoa den ibilbidea prestatu dute antolatzaileek. 14 urtetik beherakoek, Olasotik hasita, “euren neurrira egindako”
3 kilometroko ibilbidea egiteko aukera izango dute.
Iazko Errege bideko kros txikiko parte hartzaileak. Argazkia: Urepel
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, gainera, orain hiru sortu zen Berritxuko herri krosaren izpirituari eutsiko dio aurten ere lasterketak.
Doako izen ematea
Izen ematerari dagokionez, doakoa izango da, eta egunean bertan egingo da, 09:30etik 10:00etara, herriko plazan. Izena eman ostean, 10:15ean, Saturraranera eramango dituen autobusa zain izango dute parte hartzaile nagusiek. Gazteenek, ordea, oinez egingo dute Olaso parerainoko bidea.
Korrikalari guztiak behin euren irteera tokietara iritsita (Saturraran eta Olaso), 11:00etan, aldi berean, hasiko dira lasterketa motza zein luzea.
Azkenik, sari banaketa jai giroan egingo da, 12:00etan, plazan.