Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

UXUren gutuna: 'Indarkeria matxistak hiltzen gaitu'

2015/11/25
Oinarrizko Eskubideen Europar Batasuneko Agentziak emakumeen aurkako indarkeriari buruz mundu osoan inoiz egindako ikerketa handiena iaz, martxoan, kaleratu zuen. 28 estatu kideetako 42.000 emakumeri bi orduko elkarrizketa kualitatiboak egin zizkieten. Ikerketaren ondorio nagusiak honako hauek dira: -18 eta 74 urte arteko emakume europarren herenak indarkeria fisikoa edo sexuala pairatu du; hau da, 62 milioi emakumek guztira. -Bikotekide gisa gizonezko bat izan duten emakumeen %22k indarkeria fisikoa edo sexuala pairatu dute haren partetik. -15 urtetik gorako emakume europarren %5 (9 miloi guztira) bortxatu egin dituzte noizbait. Erasotzailea bikotekidea ez zen kasuen %10ean, gizonezko batek baino gehiagok hartu du parte bortxaketan. -Bikotekideak erasotako emakumeen herenak baino ez du gertatutakoa salatu. Erasotzailea bikotekidea ez denean, lau biktimatik batek jarri du salaketa. Sexu erasoen biktimen %25ak lotsagatik ez du salaketarik jarri. -Indarkeria psikologikoa pairatu duten emakumeen %43k erasotzailea bikotekidea edo bikotekide ohia dela aitortu dute. Indarkeria psikologikoaren adibide batzuk hauexek dira: jendaurrean umiliatzea, etxetik ateratzea debekatzea, mehatxu egitea eta pornografia ikustera behartzea. -15 urtetik gorako emakumeen %55ak sexu jazarpena jasan dute. Horien artean, %32k erasotzailea lankide bat, nagusi bat edo bezero bat izan dela esan dute. -Emakumeen % 33k txikitan pairatu dute indarkeria fisikoa edo sexuala. Erasotzaileen %97 gizonezkoak izan dira. Bukatzeko, aurten Estatu Espainiarrean orain arte 63 emakume hil dituzte, emakumeak izate hutsagatik. Denon ardura da emakumeen aurkako indarkeria deuseztea. Alazne Artetxe EgaƱa. Uxu Ondarroako emakumeen taldearen izenean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.