Beste urte batez ere, bertsozalez bete-bete du, Markina-Xemeingo frontoi nagusia, Amaiur elkarteak antolatzen duen Kontzesioko Bertso Jaialdiak. Frontoiaren erdiko oholtza gainetik publikoaren txalo, barre eta era guztietako sentipenak eragin dituzte Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Fredi Paia, Uxue Alberdi eta Julio Soto bertsolariek, bertsotik bertsora.
Era askotako gaiak atera dizkie bertsolariei, taulagainera, Xabi Paiak gai jartzaile lanetan. Herriko tabernaren itxiera, euskararen «inposaketa», Parisko atentatuekin sortutako beldurra, aulki bakarra borrokatu behar izan duten adineko gizon eta haurduna, eta Markina-Xemeinen zegoen Esperantza arma enpresaz aritu dira bertsolariak, besteak beste.
Une batez isil-isilik geratu da frontoia. Amets Arzallusi preso gaixo baten amaren gutuna jasotzen duen Espainiako Audientzia Nazionaleko epailearen papera egokitu zaionean.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.