Rockaren indarra eta doinu elektronikoak ditu oinarrian Nabil talde lekeitiarraren azken lanak: Ordu kiskaliak. Azken disko horrekin eta aurretik argitaratutakoekin –Bere begiei(2007), Egunsenti bat lez (2010) eta Oroimenen mosaikoa (2013)–, taldeak lau atalez osatutako multzoa bete du. Eta hain zuzen ere, multzo horretan, naturaren lau elementuak bildu dituzte: sua (Ordu kiskaliak), airea (Oroimenen mosaikoa), lurra (Egunsenti bat lez) eta ura (Bere begiei). “Hamar urte atzerago hasitako bidaia baten bukaera izan da azken lan hau”.
Taldea osatzen duen hirukotea “gustura” geratu da azken lanagaz. “Publikoa harrituta geratu da. Izan ere, aurretik, formatu akustikoan oinarritzen ginen gehiago. Orain, ostera, doinu elektronikoak sartu ditugu. Bateria barik, taldearen izaera berritu dute. “Igerilekura jauzi egin dugu; beste oskol bategaz aurkeztu gara”, dio Unai Egia taldeko kideak.
Nabil taldeko kideak. Argazkia: Nabil
Durangoko Azokako Ahotsenean ere aurkeztu zuten euren azken lana. Dena dela, Durango plaza ona bada ere, lehiakortasun horretatik kanpo erosoago egoten direla diote. “Azkar baten jo genuen han. Eta iruditzen zaigu Durangon lehiakortasuna egoten dela taldeen artean. Guk ez dugu hori nahi”.
Baina taldeak lasai eta etxean ere eskainiko ditu kontzertuak datozen hileetan. Apartera joan gabe, urtarrilaren 16an, Ondarroako The Incult taldeagaz batera eskainiko dute kontzertua Lekeitioko Talako tabernan. Eta urtarrilaren 29an ere Zornotzan joko dute. Baina horren guztiaren berri taldeak daukan webgunean eduki ahal dutela diote.
Nabil
2006an jaio zen Nabil proiektua, Unai Egiaren eskutik. Eta Iraun Urkaregi (Nessun Dorma taldekoa), David Figueiras eta Fernan Patxeko gehitu zitzaizkion jarraian. Laukoteak Bere begiei, Egunsenti bat lez eta Oroimenen mosaikoa lanak sortu zituzten. Gero, Patxeko joan egin zen eta taldeak hirukote moduan jarraitu zuen. Egiak kitarraren eta ahotsaren ardura darama, Urkaregik kitarrarena eta Figuerasek baxuarena. Hirurek gaur egungo Nabil osatzen dute.
FITXA
Abestiak: Mendez-mende, Ordu kiskaliak, Enarek diote, Betirako, Itxaropen argia, Biluzik, Gauerdiko dantza, Azkenik su, Hain eder, Erregu triptikoa eta Egon (11 abesti).
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.