Gaur [otsailak 4], 19:15ak aldera ailegatu da Cardaño preso politiko ohia bere herrira, Munitibarrera. Herritarrek harrera egin diote eta “presoak kalera amnistia osoa” oihu eginez sartu da plazan preso ohia.
Frontoiaren aldamenean kokatu eta lore sorta, txapela eta oparia jaso ondoren, Agurra egin diote. Ostean, Cardañok hiruzpalau hitz eskaini die bertaratutakoek: “Espetxean konturatu naiz gauzak berdin jarraitzen dutela. Eta batez ere, aipatu nahiko nuke, larriki gaixorik dauden presoak berehala askatu behar dituztela. Horiek espetxean egoteak heriotz zigorra suposatzen du”.
Goizean geratu da aske
Goizean utzi dute aske Cardaño. Espetxe kanpoan izan ditu zain senide eta lagunak.
Aingeru Cardaño bere senide eta lagunekin gaur goizean espetxetik irten ostean
2014ko azaroan ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak kartzela zigorra Cardañori. Hain justu, hiru urtez espetxean egoteko agindua ezarri zion, 2001ean Bilboko Santutxu auzoko kutxazain batzuen kontra egindako erasoa leporatuta. Aurretik kartzelan birritan egondakoa zen Cardaño. 2015eko irailaren 1ean atxilotu zuen azkenengoz Ertzaintzak, aurreko bietan absolbitu ostean.
Hala, bi aldi horietan egindako denbora azken espetxeratze honetarako kontatzea eskatu zuen Munitibarko bizilagunaren abokatuak, eta eskaera onartuta, gaur utzi dute aske.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.