Busturialdea BBK Sariketaren lehen kanporaketan izango da gaur
Arratia izango dute aurrez aurre, Igorreko Kultur Etxean. Lea-Artibaiko bertsolari gazteek laugarren kanporaketa jokatuko dute martxoaren 1ean, Markina-XemeinenBBK Sariketaren XXIV. edizioa gaur bertan hasiko da. Igorreko Kultur Etxean jokatuko da lehe...
Arratia izango dute aurrez aurre, Igorreko Kultur Etxean. Lea-Artibaiko bertsolari gazteek laugarren kanporaketa jokatuko dute martxoaren 1ean, Markina-Xemeinen
BBK Sariketaren XXIV. edizioa gaur bertan hasiko da. Igorreko Kultur Etxean jokatuko da lehen kanporaketa, 11:30etatik aurrera, eta bertan neurtuko dira Busturialdeko bertsolari gazteak. Arratiako taldea izango dute aurrez aurre. Lehen kanporaketa honetan puntu gehien batzen duen taldea lehen finalaurrekoan aritzeko aukera izango du. Arratzun jokatuko da hori, Barrutialde BHIn, martxoaren 2an.Hala ere, finalaurrekoetara heldu orduko, guztira lau kanporaketa jokatu beharko dituzte Bizkaiko bertsolari gazteek. Lea-Artibaiko taldea ere sariketan da, eta laugarren kanporaketan neurtuko da, Hego Uribeko taldearen kontra. Martxoaren 1ean izango da, Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean.
Kanporaketa horretako irabazleak bigarren finalaurrekoa jokatuko du martxoarn 8an, Zallan.
48 bertsolari
Durangaldea, Enkarterri-Ezkerraldea, Uribe Butroe eta Uribe Kosta ere badira BBK Sariketan. Atzo goizean egin zuten aurkezpena, Bilbon, eta bertan izan ziren Ixone Zubieta BBKko Gizarte Kultura arduraduna; Ione Narbaiza, Bizkaiko Bertsozale Elkartekoa; Juanjo Respaldiza, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritza arduraduna eta Jone Uria, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalistarik gazteena.
Azaldu zutenez, guztira 48 bertsolarik parte hartuko dute aurten BBK Sariketan. Zortzi taldetan banatuta daude eskualdeka eta talde bakoitzak seina bertsolari ditu. Taldeak sortzerako orduan, baina, adina kontuan izan dute. Beraz, sei bertolariz osatutako talde bakoitza bi multzotan bananduko dute: 18 urtetik beherako bertsolariak, batetik; eta 24 urtera artekoak,
Finala martxoaren 18an jokatuko dute bi finalaurreetako irabazleek. Bilboko Kafe antzokian izango da, 19:00etan.