Lea-Artibai Bertsolari Gazteen XXIV. BBK Sariketatik kanpo geratu da
427 puntugaz Hego Uribe izan zen Markina-Xemeinen jokatu zen saioko irabazlea. Arratzuko Busturialdea BHIn jokatuko du gaur, kanporaketa, BusturialdeakXXIV. Bertsolari gazteen BBK sariketako laugarren kanporaketa jokatu zuten atzo goizean, Markina-Xeme...
427 puntugaz Hego Uribe izan zen Markina-Xemeinen jokatu zen saioko irabazlea. Arratzuko Busturialdea BHIn jokatuko du gaur, kanporaketa, Busturialdeak
XXIV. Bertsolari gazteen BBK sariketako laugarren kanporaketa jokatu zuten atzo goizean, Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean, Hego Uribeko eta Lea-Artibaiko bertsolari taldeek. 427 puntugaz Hego Uribe izan zen irabazlea, eta beraz, martxoaren 8an Zallan jokatuko den finalaurrekora sailkatu dira. Lea-Artibaiko taldea, berriz, sariketatik kanpo geratu zen 410,5 puntu lortuta.Saioa 11:30 inguruan hasi zen eta ikastetxeko ikasle eta irakasleak izan ziren entzule. Ohi duten modura, taldeak multzo bitan banatuta egon ziren, adinaren arabera. Lehenengo 18 urte artekoak aritu ziren bertsotan eta ondoren 19 eta 24 urte bitartekoak. Hala ere, Bertsolari Gazteen BBK sariketaren ezaugarri nagusienetako bat, taldekako izaera da. Hau da, bertsolarien lana talde moduan baloratzen da, eta saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen taldeak egiten du aurrera.
Hego Uribeko taldean, 18 urte arte, Ander Anakabe Lekubek, Enare Muniategi Etxabek eta Iker Garitagoitia Astigarragak abestu zuten. 19 eta 24 urte bitartean, berriz, Andere Molinuevo Martinek, Peio Molinuevo Martinek eta Markel Baroja Laitak.
Lea-Artibaiko 18 urtera arteko multzoa Xabi Barreña Odiagak, Beñat Molino Uribek eta Naroa Loiola Lejardik osatu zuten, eta 19 eta 24 urte bitarteko atalean Igor Galartza Intxaustik, Aitor Ruiz Urizarrek eta Aissa Intxausti Aburruzak hartu zuten parte.
Kanporaketa Arratzun
Saioko aurkezlea Itxaro Juaristi izan zen eta epaimahaia Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Juanjo Respaldiza Ozaetak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu zuten. Idazkari lanetan, berriz, Maddi Ibaibarriaga Zubikarai aritu zen.
Hurrengo saioa lehen kanporaketa izango da, eta gaur jokatuko da Arratzuko Busturialdea BHIn, 10:45ean. Busturialdea Durangaldearen kontra ariko da oraingoan. Kanporaketa hori irabazten duenak, finalerako pasea eskuratuko du.