Kamiñaldeko lur jausiek sortutako arazoei aurre egiteko larrialdi plana aktibatu zuen atzo Ondarroako Udalak. Gaur [martxoak 11], esaterako, San Inazio kaleko bidea ere itxi egin dute, harri handiak jausteko arriskua dagoelako. Beraz, ibilgailuak eta oinezkoak ezin dute kale hori erabili. “Oraindik ez da harririk erori baina herritarren segurtasuna bermatzeko neurriak hartu ditu udalak”, esan dute Ondarroako Udaleko ordezkariek.
Herritarrek jakitera eman dutenez, Kamiñalderako bidearen goiko aldean dauden pinuak ere banaka-banaka ari dira jausten.
San Inazio kalea, itxita.Argazkia: Ondarroako Udala
Argazkia: Ondarroako Udala
Beste alde batetik, atzo, Kamiñalderako bidean, harririk erortzen ez den gunea babesteko horma bat ere jartzen hasi dira gaur [martxoak 10] goizean. “Badaezpada etxea babesteko horma bat jarriko dugu, kaltea ahal den neurria gutxitzeko”, azaldu du Zunbeltz Bedialauneta alkateak.
San Inazio kalea, itxita. Atzean, martitzen iluntzean hustu zituzten etxebizitzak.
Larrialdi plana aktibatu aurretik, gunea babestu, jendea arriskua duten etxeetatik atera eta 112-arekin harremanetan ibili dira beharrean udal ordezkariak. “Orain arte plana ofizialki aktibatuta egon ez bada ere, planean jasotako urrats guztiak bete ditugu, baina orain, egoeraren larritasuna ikusita, larrialdi plana ere aktibatzea erabaki dugu” gaineratu du Bedialaunetak.
Kamiñalderako bidea, harriek guztiz estalita
Bien bitartean, teknikariek lur jausiaren egoera aztertzen jarraitzen dute, eta udal ordezkariek gogorarazi dutenez, herritarrak beraien etxeetara noiz bueltatu ahal izango diren zehatz jakitea ezinezkoa da. “48 orduko epea eskatu digute teknikariek lurraren aurrera egitea aztertzeko. Epe hori igarotakoan, herritarrekin batuko gara, eta egoeraren berri emango diegu”. Hala, gaur [martxoak 11], 16:00etan egingo dute batzarra, Kofradia Zaharrean.
Aurreko albisteak ikusi:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.