Bilbon aurkeztu dute gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016, formatu berriagaz aurkeztu ere. Izan ere, orain arte eskualdeko txapelketetatik sailkatzen ziren bertsolariak Bizkaiko Txapelketara. Aurten, eskualde bakoitzak bere ekimena antolatu du, eta izaera propioa hartu dute txapelketa horiek. Hori dela eta, fase bat gehitu zaio Bizkaiko Txapelketari: Udabarriko Fasea. Modu horretan, bertsolariek hasieratik edukiko dute beste bertsokide batzuekin kantatzeko aukera, baita beste plaza batzuetan kantatzekoa ere.
Leire Aragon, Lorea Bilbao, Asier Ibaibarriaga eta Maddi Ibaibarriaga, txapelketa aurkezten
Udabarriko Fasea
Apirilean eta maiatzean jokatuko dira saioak,
Berrizen, Bermeon, Ondarroan, Derion, Gueñesen, Orozkon, Arrigorriagan eta Getxon. Eskualde guztiak ordezkatuko dituzten 56 bertsolari ariko dira taula gainean, eta bederatzi saio jokatuko dira: sei bertsolariko zortzi saio, eta zortzi bertsolariko saio bat.
Lea-Artibaiko ordezkariak hauek izango dira:
Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio),
Bikain Urkidi Etxebarria (Ondarroa), Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein),
Iñaki Lersundi Arrizabalaga (Ondarroa),
Joseba Artza Zubillaga (Etxebarria),
Lander Ibarluzea Bikandi Aitxulua (Etxebarria), Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein) eta
Aitor Ruiz (Lekeitio) Udabarriko Faseko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira Udazkeneko Fasera.
2014 Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Berrizko lehen saioan Aitor Bizkarra, Beñat Romero, Mikel Galartza, Peru Vidal eta Iñaki
Lersundi ondarrutarra eta Lander Ibarluzea
Aitxulua etxebarritarra ariko dira.
Saioetako sarrerak txarteldegian erosi ahal izango dira, ez dira aurretiaz salduko. Txarteldegia saioa hasi baino ordubete lehenago zabalduko da. 3 eurotan eskuratu ahalko dira; bazkideek 2 euro; 16 urtera artekoek doan edukiko dute.
Bigarren fase horretan,
udazkenekoan, 30 bertsolari arituko dira lehian. Sei bertsolariz osatutako bost kanporaketa egingo dira. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera. Eta aurreragoko Bizkaiko Txapelketaren batean finalista izan direnek, kanporaketa-fasean sartzeko eskubidea daukate.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016ren aurkezpen ekitaldia, Bilbon
Finalaurrekoetan hamazortzi bertsolari lehiatuko dira. Sei bertsolariz osatutako hiru finalaurre egingo dira. Finalaurre bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da finalera, eta gainontzekoak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. 2014ko Bizkaiko Txapelketako finalistek 2016ko Txapelketaren finalaurreko fasean sartzeko eskubidea daukate.
Finalean zortzi bertsolari lehiatuko dira. Abenduan izango da hori; finalaurreko bakoitzeko hiru irabazleak, eta gainontzeko bostak, puntuazioz sailkatuko dira.