Lapurretan egin dute San Inazioko bi etxebizitza eta hainbat ganbaretan
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, etxebizitzetako bizilagunak gaur gauzak hartzera sartu direnean konturatu dira lapurretan egin dutela. Zehatz esateko, 47 eta 49 atarietako bi etxebizitzatan egin dituzte lapurretak, eta hainbat ganbaratan ere bai.
Ertzaintza kasua ikertzen ari dela jakitera eman du Ondarroako Udalak.
Hain zuzen ere, etxebizitzak hustu zituztenetik Ertzaintza egon da egunez zein gauez San Inazio kalea zaintzen, bai Kamiñazpiko aldean eta baita beste aldean ere. Izan ere, bizilagunek etxebizitzetan eta lokaletan lapurrak sartzeko arriskua zegoela esan zuten.