Kontsumoko Euskal Institutuak eguaztenean [apirilak 20] sinatuko du hitzarmena Kutxabank eta Laboral Kutxa bankuekin. Hitzarmen horren arabera, bi banku horiekin hipoteka duten eta KamiƱaldeko lur jausiaren ondorioz kaltetuen artean dauden ondarrutarrek hipoteka berregituratu ahalko dute.
Guztira, hitzarmen horrekin
90 familia eta negozio jabe baino gehiagok negoziatu ahalko dute euren hipoteka bi bankuekin. “
Kontsumobide lanean ari da
gainerako bankuekin ere hitzarmen hori egiteko”.
Hitzarmenagaz, Kontsumobidek martxoan etxebizitzak eta negozioak utzi behar izan zituztenen “egoera ekonomiko zaila arindu” nahi izan du.
Hipoteka berregituratzeko aukerarik ez dutenei, ostera, bestelako neurri osagarriak hartzeko aukera eskainiko zaie.
Hipoteka berregituratzeko
baldintzak:
- Urte bat kapital amortizaziorik gabe. Familiaren egoeraren eta etxebizitzaren bilakaera tarteko, urtero berrikusi ahal izango da, gehienez ere bost urtez.
- Amortizazio epea 30 urtera zabalduko da, gehienez. Mailegua eman zenetik hasiko dira urteak zenbatzen. 40 urteko epea ere eskaini ahalko da, familiaren egoeraren arabera.
- Interes tasa %0 izango da, kapital amortizaziorik gabeko epean.
Hipoteka
berregituratzeko aukerarik ez da egongo
hileko hipoteka kuota
familia unitatearen diru sarreren %50 baino handiagoa bada. Kasu horietan, amortizatzeke dagoen kapitalaren zati bat kitatu ahal izango da (Laboral Kutxak edo Kutxabankek onartzeko edo ukatzeko aukera izango dute).
“Eusko Jaurlaritzak hala eskatuta, eta kaltetutako familiei laguntzeko asmoz, Kontsumobidek abian jarritako negoziazioek emaitza hori izan dute”, azaldu dute Kontsumobidekoek.
[INFORMAZIO GEHIAGO] KamiƱaldeko lur jausia: albiste guztiak, bideoak eta argazki galeriak.