R.M. Azkue ikastolako ordezkariek HITZAri jakinarazi diotenez, astelehenean hartu zen erabakia. Beraz, 2019an Lekeitio izango da ikastolen jai handia hartuko duen herria.
Besteak beste, jaiagaz herrian ikastolaren Hezkuntza Proiektua erreferente nagusi izatea, eraberritzen ari diren Hezkuntza Proiekturako baliabideak lortzea eta eraldaketa pedagogikoa gauzatzeko instalazioak egokitzea ditu helburu Lekeitioko ikastolak.
R.M. Azkuek, baina, ibilaldiari ere ekarpena egingo diola esan dute. “Ikastolaren izaera herritarra kaleratuko dugu, parte hartzailea eta kooperatiboa. Horrez gain, ekoizpen eta kontsumo eredu berriari lotutako jasangarritasuna bultzatuko dugu eta hezkidetzaren bidez parekidetasuna eta berdintasuna landuko ditugu”.
Beste alde batetik, aurten, Durango izango da Ibilaldia hartuko duena, Dagigun! lelopean. Datorren urtean, ostera, Mungian egingo da, eta 2018an Santurtzin.
Eskualdean egin zen azken ibilaldia 2011n izan zen, Ondarroan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.