Ondarroako Udaleko Kirol Batzordeak antolatutako kirolaren bosgarren gala ospatuko da bihar [maiatzak 20], Etxelilan. Bertan, 2015. urteko kirol sariak banatuko dituzte, 20:15ean hasiko den ekitaldian. Denetara lau sari banatuko dituzte biharko kirol galan: urteko kirolaria emakumezkoa, urteko kirolaria gizonezkoa, urteko kirol taldea eta aipamen berezia.
Koaxi Triatloi Taldeko
Arantza Burgoa triatleta izendatu dute 2015 urteko kirolaria emakumezkoetan. Ondarroako taldean ari den kirolariak marka bikainak lortu ditu azken urteotan; iaz, esaterako, beterano 2 kategoriako sari nagusia jaso zuen Euskal Herriko triatloi zirkuituan. Horrez gain, Bizkaiko zirkuituko sari nagusia ere jaso zuen, kategoria absolutuan.
Iazko kirol galako sarituak
Gizonezkoetan, ordea, urteko kirolaria saria
Alain Kolunga arraunlariak jasoko du. Azken urteotan indartsu ibili da ondarrutarra, eta hainbat sari lortu ditu Bermeoko Urdaibai Arraun Taldeagaz. Iaz, esaterako, Kontxako bandera esanguratsua lortu zuten.
Urteko kirol taldearen saria
Aurrera Mendi Taldeko eskalada taldeak jasoko du. Eskalatzaile ondarrutarrek emaitza onak lortu dituzte azken urteotan, bai Euskal Herri mailan eta baita Espainiako Kopan ere. IƱaki Arantzamendi Aurrerako kideak, esaterako, hirugarren amaitu du Espainiko Eskalada Kopa. Azkenik, aipamen berezia
Jose Mari Naberan Ondarroako Atletismo taldearen bultzatzailearentzat izango da.