Urtero modura, Artabide 23an, hasi da Kresala Eguneko jaia. Elkarteko presidenteak ikurriƱa altzatu du balkoian eta Agurra dantzatu dute Kresalako dantzariek haren aurrean.
Kresalako dantzariak Agurra dantzatzen elkartearen aurrean.
Bandako kideek, txistulariek, trikitilariek eta panderojoleek lagunduta, Kresala Elkarteko dantzariak Artabidetik alde zaharrera joan dira kalejiran, euskal folklorea herrirantz zabalduz. Kalez kale ohiko
hainbat dantza tartekatu dituzte: Banakoa, Binakoa, Launakoa, Zortzikoa eta Makil dantza, besteak beste.
Betiko legez, eguerdiko azken dantza saioa
Itsasaurre Plazan egin dute, eta, ostean, Antiguako Ama Elkartean batu dira denak bazkaritan.