Lea-Artibai Landa Garapen Alkarteak eta
Lea-Artibaiko 11 udalerrik lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean [uztailak 1], Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusiaren mantenua bermatzeko. Hitzarmenagaz, aldi berean, eskualdeko ekoizle eta baserritarren lana eta produktuak sustatzeko helburua dutela azaldu du IƱaki Sainz Osinaga Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkarteko lehendakariak.
Amorotoko,
Aulestiko,
Berriatuko,
Gizaburuagako,
Etxebarriko,
Ispasterko, Markina-Xemeingo,
Mendexako,
Munitibarko,
Ondarroako eta
Ziortza-Bolibarko alkate eta udal ordezkariek sinatu dute hitzarmena Lea-Artibai Amankomunazgoaren egoitza den Patrokua Jauregian.
Lea-Artibaiko 11 herrietako alkate eta udal ordezkariak hitzarmena sinatzen.
Hitzarmena sinatzen den estreinako aldia izan da gaurkoa. “Azoka nork antolatzen duen, zelan finantzatuko den, non egingo den, nork parte hartzen duen eta ze betekizun bete behar dituen jasotzen ditu besteak beste hitzarmenak”, zehaztu du Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkarteko lehendakariak. Hau da, Urriko Azokaren antolakuntza araudia eguneratu eta baldintzak zehaztu dituzte.
Urriko Azokan parte hartzeko kontuan hartuko den
arau nagusia bertokotasuna izango dela argi utzi dute. “Lea-Artibaiko ekoizle zein abeltzainek azokan parte hartzeko lehentasuna izango dute, eta bertakorik ez balego Lea-Artibaitik hurbilen egotea izango da irizpidea”.
Finantziazioari dagokionez, bestalde, %75 biztanleen arabera egiten dela azaldu dute eta beste %25 adostutako parametro baten arabera. “Markina-Xemeingo Udalak, gainera, aparteko kopuru bat ordainduko du azoka bere herrian egiteagatik eta Etxebarriko Udalak ere beste kopuru bat”.
Lea-Artibaiko 11 udalerrietako alkate eta udal ordezkariak.