Kaleka 27. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia
bisitatuena eta
parte hartze handiena izan duen jaialdia izan dela adierazi dute antolatzaileek. Eguraldia ere lagun, ekintza guztiek izandako harrera ona izan dela zehaztu dute.
“Plazak, portuak, kaleak, parkeak eta ondare diren guneak parte hartze handia erakutsi duten publikoaz bete dira. 4 tailer, 2 instalazio interaktibo, 15 ikuskizun baino gehiago eta zine proiekzioak aurtengo edizioan
26.000 bisitari baino gehiago hurreratu dituzte”.
Kaleka 27.eko Suseso ikuskizuna Lekeitioko Eskolapean. Argazkia: KiƱuka
Publiko eta bisitarientzat,Ā parte hartu duten artistentzat, formazioa eta sormenezko profesionalentzat eta herriko eragileentzat 27. jaialdia esperientzi eta jakintza
trukaketa ahaztezinen bilera izan dela nabarmendu dute. “Formatuan egin diren aldaketek herritarren parte hartzea bultzatu dute eta elkarteen arteko eta herriko eragileen, inguruko eragileen eta nazioarteko eragileen arteko hartu-emona indartu dute”.
Aurtengo jaialdia, gaur eguneko kultur egoeraren erreflexio eta egokitzapen hasiera garai legez aurkeztu dute, eraldaketa prosezuaren hasiera modura, eta hurrengo hilabeteetan ere horrela
jarraituko dutela aurreratu dute. “Marko teoriko batetik lan egin da eta aldaketa txikiak eman dira egituran eta edukietan. Jaialdi egunetako esperientziak egokiak eta beharrezkoak izan direla ikusi da eta aurreikusten zen legez, garapenean dagoen kultur testuinguruan herritarren parte hartze aktiboa izan dute inprobizazio eta elkarrekintzarekin zerikusia zuten ekintzek”.