Jon Iriondo: "Kontxan ez dugu ezer galtzeko, eta dena ematera irtengo dugu"
Txarto ez banabil, errekorra ere bete dugu: bigarren sailkatuari inoizko abantailarik handiena atera diogu, eta horrek ere gure alde asko esan nahi duBa al dauka zerikusirik zu ere eurekin batera arraunean egoteak? Norbera ere arraunlariak beste ari da entrenatzen, eta momentu guztian trainerua zelan doan dakizu. Era berean, hainbat urtean lortutako esperientzia hori ere lagungarria izan dela uste dut. Denboraldiaren inguruko zer balorazio egin dezakezu? Izugarria izan da. Iaz ia denboraldi osoa bigarren joan ostean hirugarren amaitu genuen, eta aurten gure helburua marka hori hobetzea zen. Hala, gure asmoa aurten lehen bien artean amaitzea zen, eta helburua luze bete dugu. Txarto ez banabil, errekorra ere bete dugu: bigarren sailkatuari inoizko abantailarik handiena atera diogu, eta horrek ere gure alde asko esan nahi du. Denboraldia dotore amaitzeko azken txanpa gelditzen zaigu, eta mailaz igotzen garen edo ez, orain ikusiko da. Igotzeko lehian dena emateko prest gaude, eta, horrenbestez, ez dut uste igoeraren atarian geratuko garenik. Ez bagara igotzen besteak gu baino hobeak izan direlako izango da.

Ondarroako arraunlariak Ondarroako banderagaz. Argazkia: Joseba Arrizabalaga / Ondarroa Arraun Elkartea
Denboraldi osoan zale ugari etorri dira gu animatzera, eta igoera fasera begira ere, Bermeora eta Portugaletera ea jende asko etortzen den gu animatzera, zaleen animoak ondo etorriko zaizkigu eta.Igotzeko aukerarik ikusten duzue? Orain arteko maila berbera erakusten baldin badugu, San Miguel ligara igoko diren bien artean egoteko aukerekin ikusten dut geure burua. Denboraldi osoan zale ugari etorri dira gu animatzera, eta igoera fasera begira ere, Bermeora eta Portugaletera ea jende asko etortzen den gu animatzera, zaleen animoak ondo etorriko zaizkigu eta. Igoera fasera begira, entrenamendu berdinak egiten ari zarete? Neguan egin ohi ditugun entrenamendu motak egiten hasita gaude: pisuak gehiago altxatu, erritmo gutxiagoan denbora gehiago entrenatu… Igoera fasea hurreratzen ari den heinean, ostera, abiadura lantzen hasiko gara. Kontxako estropada ere hor dago. Gaur [irailak 1] jokatuko duzue kanporaketa. 24 traineruk jokatuko dugu estropada, eta hortik denbora onena lortzen duten zazpiek izango dute Kontxan parte hartzeko aukera. Kontxan ez dugu ezer galtzeko, eta dena ematera irtengo dugu. Arraunlari legez, hainbat aldiz parte harte duzu Kontxako estropadan. Zelako izango litzateke Ondarroagaz sailkatzea? Sekulakoa izango litzateke. Orain arte lorpen handiak lortu baldin baditugu, hori hobea dela deritzot. Gaur egungo taldeak asko prestatzen dira, eta orain dagoen mailagaz lehia horretan sartzea ez da lan erraza izango, baina aukeraren bat edo beste ere badaukagula uste dugu. Aurrera begira, zer asmo daukazu? Bertan jarraituko duzu? Kontxako estropadan sartzen ahalegintzea eta mailaz igotzea daukagu orain buruan, eta gero ikusiko da. Ez daukat ezer erabakita. Izan ere, ez da bakarrik nire erabakia, familiakoekin ere berba egin beharra daukat.