Tabernen arteko bakailao kroketa txapelketa, bakailao txapelketa eta paella txapelketa. Horiexek izan dira Lekeitioko San Antolin jaietako hirugarren eguneko goiza girotu dutenak.
Tabernen arteko bakailao kroketa txapelketara hamahiru taberna aurkeztu dira eta epaimahaiaren arabera, horien guztien artean Leihope tabernak aurkeztutako kroketak izan dira onenak; saria Arantza Zabalak hartu du. Bien bitartean, herritarrek bakailaoa prestatzen jarraitzen zuten Limoneroetan. Plazan, ostera, paellak prestatzen ari ziren kuadrillak.
Plazako paella usaina eta Limoneroetako bakailao usaina herri osora zabaltzen zen bitartean, Atxirri dastaketa eta Itxaropena taldeko txistularien kontzertua egin dira Limoneroetan eta Eskolapean, hurrenez hurren.
Aittitta Txikik antolatutako 30. Bakailao Txapelketa bi sailetan bananduta egon da: 9 zatiko txapelketa eta 6 zatikoa. Lehenengoko irabazlea Cristian Landi izan da. Atzetik geratu dira, bigarrenetik seigarrenera, Andoni, Paskualina, Atxera Tiria, Pipilerak eta Lekittarrak. Azken horeik, azkenak izateagatik saria eroan dute.
6 zatiko txapelketan, ostera, Atxapunte taldeak aurkeztutako bakailaoa izan da onena. Atzetik geratu dira Aittitta Txiki, Txofer Desmigaua, Triki eta Trau, Atesijan eta Txalaparta. Azken horrek ere saria edukidu.
Jarraian, une berean ez esatearren, jai batzordeak antolatutako 22. Paella Txapelketako sariak banatu dira, plazan. 51 paella aurkeztu dira, eta epaimahaiak jakitera eman duenez, “maila oso-oso onekoak asko”. Epaimahaia, hain zuzen ere, ondokoek osatu dute: Oscar Uberuaga, Manu Gezuraga eta Jose Mari Garai Pote. Parte hartzaile guztien artean lau sari banatu dira: 150 euro eta txapela, 75 euro, 50 euro eta azken geratu denaren saria. Guztien artean Kiskirri taldearen paella izan da onena (51 puntu). Bigarren eta hirugarren geratu dira Tximista (50 puntu) eta Bilusgorri (49 puntu). Azkena, ostera, Zintzilikaundi taldea izan da, 17 puntugaz.
Eguraldia lagun, jaiak aurrera jarraitu du.
[HONEKIN LOTUTA] Lekeitioko San Antolin jaietako material guztia: kronikak, argazki galeria, bideoak…
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.