Jendez bete da gaur [irailak 29] eguerdian, Arretxinagako plaza. San Migel eguna ospatu dute gaur, Markina-Xemeinen, eta urtean behin ikus daiteken Xemeingo Ezpata Dantzagaz gozatzeko aukera izan dute Arretxinagan batu direnek.
Arretxinagako Jai Batzordeak plazaren inguruan jarri dituen egurrezko aulkiak berehala bete dira, eta horien atzean jarri dira ikuskizuna zutik ikusi behar zutenak ere. Arretxinagako baselizan egon den mezaren ostean, 12:00ak aldera, atera dira plazara Zerutxuko dantzariak ezpatak eskuan dantzaldi ikusgarria eskaintzeko prest.
Zerutxuko dantzariak Xemeingo Ezpata Dantza dantzatzen Arretxinagako plazan.
Ohiturari jarraituta, hamabi ezpata dantzarik, maisu zaharrak eta lau ezpata txikik egin dute dantzan Arretxinagako baselizaren aurrean, Imanol Aretxabaleta txistuaren erritmoa jarraituta. Eneko Amutxastegi (maisu zaharra) igo da aurten ere ezpata gaineko dorrera eta dantzaldiaren momentu hori batez ere gogoz txalotu du publikoak.
Ezpata dantzaren ostean, Aurreskua dantzatu dute Zerutxuko dantzariek, ikusleetako batzuk ere dantzara aterata.
Dantza giroagaz jarraitzeko, Arantza eta Pantxo bikoteak eta taldeko biolin-jotzaileak era guztietako doinuak dantzagarriak eskaini dituzte, rantxerak eta doinu kubatarrak besteak beste.
Probalekuaren inguruan
Eguerdian etenaldia eginda, euskal jokoekin jarraitu dute ospakizunek, eta probalekuaren inguruan batu da arratsaldean jendea. Txingak probatzen ibili dira gaztetxoak lehenengo, eta Patxua tabernako zaldiaren eta zortzi laguneko talde baten arteko norgehiagoka egon da ondoren.
Gustora ibili dira gaztetxoak 25 kiloko txingak batera eta bestera eramanez, eta 50 kilokoak probatzera ere animatu dira batzuk. Norgehiagoka hastear zenean atera behar izan dira denak probalekutik.
Urko Pagoaga eta Ibai Aretxabaletaren laguntzagaz 20 minutuko proba egin du Patxuaren zaldiak, 900 euroko harria eramanez, eta 63 untze eta 3/4 6 metro eta 40 zentimetro egitea lortu du. Bere atzetik, zortzi lagunek, txandaka, 50 kiloko txingekin harek egindako marka gainditzeko ahalegina egin dute, bai eta lortu ere. Guztien artean 80 untze egin ditu taldeak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.