San Migel jaiek Markina-Xemeinen girotzen jarraitzen dute. Gaur [urriak 1], BTT Martxen eta jolasen txanda izan da. Guztira 169 lagunek parte hartu dute martxetan. Horietatik 31 izan dira martxa luze-luzea (68 kilometro) egin dutenak; gainerako 138 parte hartzaileek martxa luzea (40 kilometro), ertaina (26 kilometro) edo laburra (17 kilometro) egin dute. Horiez gain, martxa herrikoian ere parte hartu dutenak “asko” izan direla esan dute antolatzaileek.
Aurten, gainera, Okokin egin duten zirkuitua estreinatu dute parte hartzaileek. Goizean tantaren bat egin badu ere, orokorrean ateri egon da. Dena dela, lokatz asko zegoen eta parte hartzaileak lokatzez beteta ailegatu dira helmugara.
Umeak, arratsaldean. izan da. Sustraiak Natura eta Irrien Lagunak taldeei esker, umeek ondo baino hobeto pasatzeko aukera eduki dute. Batzuk Xemeingo plazan Ane Piratarekin abesten eta dantzatzen zuten bitartean, beste batzuk ibaian egon dira Sustraiak Natura taldeagaz.
Futbola. Beste alde batetik, 16:30ean hasita, Barroeta futbol zelaian Markina-Xemeingo Artibai, Mutriku eta Ondarroako Aurrera futbol taldeen arteko hiruko txapelketa jokatu da, beteranoen mailan; Aurreak irabazi du aurtengo txapelketa.
Jaiak bihar [urriak 2] amaituko dira.
HONEKIN LOTUTA: San Migel Eguna (kronika+bideoa).
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.