Gaur aurkeztu dute [urriak 4] Bilbon 39. Euskal Zine Bilerako egitaraua. Hainbat ekimen batuko ditu Lekeiton ospatzen den euskara hutsezko zinema jaialdiak.
Emakumezkoak eta zinemagintza gaitzat hartuta,
Kontxu Odriozolari omenaldia egin eta emakumezkoak ikusentzunezkoetan duten lekua landuko dutela aurreratu dute.
Urriaren 21ean zuzenduko dio Euskal Zine Bilerak begirada Kontxu Odriozola aktoreari. Telebistan
Bai Horixe!, Flamingo Berria zein
Goenkale telesailetan antzezteaz gain, antzerkian eta zineman ere lan askotan parte hartu zuen aktorearen lana oroitu, eta bere lan nabarmenetako bat izan zen
Urte berri on, amona filma ikusteko aukera eskainiko du bilerak. Proiekzioa amaitutakoan, gainera, filmaren zuzendari Telmo Esnalegaz solasaldia egongo da.
39. Euskal Zine Bileraren aurkezpen ekitaldia. Parte hartzaileak: Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia, Koldo Goitia Lekeitioko Alkatea, Onintze Ituiño BBk-ko proiektu kulturalen arduraduna, Aritza Escandon Topaguneko kidea, Joseba Zuberogoitia Euskal Zine Bilerako kidea, Izaskun Arandia (H)emen-Her(e) plataformako presidentea, Imanol Otaegi Donostia 2016ren enbaxaden arduraduna eta Tessa Andonegi aktorea.
Zinemari lotutako beste emakume batzuen lanaz ere hitz egingo da 39. bileran. Lekeition ospatzen den bilera, Euskal Herri osoko zinemagileak ezagutzeko, lan egiteko eta hausnartzeko topagunea izatea nahi dute antolatzaileek, eta beraz, azken urteetako bideari jarraituta, mahai ingurua antolatu dute jaialdiaren azken egunean [urriaren 22an], Barandiaran aretoan. (H)emen (H)ere plataformak dinamizatuta,
Emakumeak euskal ikus-entzunezkoetan: Hezkuntzatik lan mundura gaia jorratuko dute aurtengo
berbaldian.
Bestalde, Donostia 2016rekin elkarlanean dagoenez,
Mugaminak dokumentala ikusteko aukera eskaniko du Euskal Zine Bilerak. Dokumental horren emanaldiagaz hasiko da, hain zuzen ere, urriaren 16tik 22ra luzatuko den euskal zinemaren jaialdia. 39. EZBren irekiera ekitaldiaren bezperan, urriaren 15ean, proiektatuko dute Donostia 2016ren Europa Transit enbaxadak Pafosen (Zipre) grabatutako lana.
Pafosera egindako bisitan, Amets Arzallus bertsolaria izan zuen bidelagun Europako Kultur Hiriburuak, Zipren ere badagoelako bat-bateko kantuaren tradizioa. Bidaia horretan zipretar musikagile eta ahozko poetekin elkartu zen Amtes Arzallus bai eta exodoaren biktimekin eta desagertutako pertsonen senideekin ere. Haren begirada eta poesia baliatuta, Zipreko oraina eta iragana ezagutzera ematen ditu Xuban Intxaustik zuzendutako dokumentalak. Dokumentalaren bidez ez ezik, Zipreko errealitatea protagonisten ahotik ezagutzeko aukera ere egongo da, emanaldiaren ondorengo solasaldian.
Zine Bilerari irudia emango dion kartelaren irabazlea Alejo Muñoz izan da; guztira hamasei lan aurkeztu dira lehiaketara
32 film. Lehiaketatik kanpoko proiekzioez gain, urtero modura, 39. Euskal Zine Bilerara aurkeztu diren lan guztiak ikusteko aukera eskainiko du EZBak.
Lau egunetan emango dituzte aurtengo sariketan parte hartuko duten 32 filmak, urriaren 17tik 20ra, hain zuzen. Emanaldi guztiak, Ikusgarri zine aretoan izango dira, 19:30etik aurrera. Horietatik guztietatik saria zeinek eramaten duen urriaren 22an jakingo da, jaialdia amaitzeko ospatuko den itxiera ekitaldian.
39. Euskal Zine Bileraren aurkezpen ekitaldia. Parte hartzaileak 39. EZB-ren kartela eskuan dutela.
Egitarauagaz gainera, gaur [urriak 4] eman dute ezagutzera bai eta ere, aurtengo Zine Bilerari irudia emango dion kartelaren irabazlea. Guztira hamasei lan aurkeztu dira EZBrak estreinako antolatu duen lehiaketara eta
Alejo Muñoz izan da saritua.
[EGITARAUA] 39. EUSKAL ZINE BILERA