Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

TMA-ko langile ohiek atxikimenduak batzeko eta auzipetutako langileak babesteko kanpaina hasi dute

Asier Alkorta
Etxebarria
2016/10/18
Etxebarriko Talleres Mecanicos Arakistain enpresako langileek 2013an egindako mobilizazio eta salaketen harira, enpresako arduraduna zen Rafael Zabalak salaketa penalak jarri zituen bi langileren aurka. Enpresariak bost urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eta 9.000 euroko kalte ordaina eskatzen dio langile bakoitzari, eta fiskalak bi urte eta hiru hilabetekoko kartzela zigorra eskatzen du. Orain, auzipetutako langileei babesa adierazteko eta 2013an egindako borroka babesteko, atxikipen kanpaina bat hasi dute: Barriro be eingo geunke. Alexis eta David libre!. “Atxikipenak taldeka, batzordeka, udal legez, edota norbanakoek egin ahal dituzte”, argitu dute. 2013 urte bukaeran, zortzi hilabeteko greba baten ondoren itxi zen TMA.”Langileak kale gorrian utzi zituzten milaka euroko zorragaz”, diote langile ohiek. Eta orain, bi langile auzipetuta daudela eta, borrokatzen jarraitzeko asmoa erakutsi dute. “Gure lanpostuen defentsan egin genuen borrokaren aldeko atxikimenduak eta auziperatuak babesteko dinamika da hasiko duguna”. Izan ere, langileen berbetan, “lanpostuak eta soldatak lapurtu ondoren enpresariak bi langile kartzelara bidali nahi” dituela azaldu dute. Horrez gain, langile ohiek diote fiskalak ere “enpresariaren interesen aldeko jarrera” hartu duela eta ez langileen aldekoa. “Enpresa hori hainbat ikerketetan susmagarria izan da; Hiriko auzian tartean egondako enpresetako bat da”. Langile ohiek argi diote: “Argi daukagu patronalak isilik behar gaituela eta horretarako tresna guztiak martxan jarriko dituela. Gainera, jakin badakigu, botere publikoek azken urteetan patronalaren interesen defentsarako bitartekoak indartu dituela”. Dena dela, arrazoia dutela eta euren eskubideen defentsan lanean jarraituko dutela diote. “Badakigu langileok gure eskubideen defentsan lan egiten jarraitu behar dugula eta borroka ezinbestekoa dela”. Manifestazioa, Markina-Xemeinen. Egoera mahai gainean ipinita, langile, langabetu, ikasle, pentsiodun, eragile sozial, alderdi, sindikatu eta gainerakoei kanpainagaz bat egin eta atxikimendua eskatu diete TMAko langile ohiek. Horrez gain, azaroaren 27an 13:00etan Markina-Xemeinen egingo duten manifestazioan parte hartzeko gonbitea egin diete.
Etxebarriko Talleres Mecanicos Arakistain enpresako langile ohien agerraldia

Etxebarriko Talleres Mecanicos Arakistain enpresako langile ohien agerraldia

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.