20:00ak aurretik irten du Madrilgo (Espainia) Soto del Real Espetxetik. Bere zain zituen atarian senideak, eta etxerako bidea hartu dute segituan.
Andoni Lariz, bere senideekin, Sototik atera berri.
Estatu frantsesak ezarritako kondena beteta, kalean gelditu behar zen zapatuan [urriak 22] Andoni Lariz preso ohi ziortza-bolibartarrak. Baina, Espainiako poliziak Jonqueran (Herrialde Katalanak) duen komisaldegian entregatu zuten, eta handik Madrilera eraman zuten Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik igarotzeko.
Senideek azaldu dutenez, eskuburdinak jarrita eraman zuten Andoni Lariz, zapatuan [urriak 22] Madrileraino, eta goizaldeko ordubiak arte eduki zuten hatz markak hartzen. Atzo eguerdian bisitatu ahal izan zuten senideek, eta nabarmendu dutenez, oso
nekatuta aurkitu zuten.
Gaur [urriak 24] 10:00etan eraman dute Eskainiako Auzitegi Nazionalera Lariz,
Eloy Velasco epailearen aurretik igarotzeko, eta deklaratu ostean aske uzteko agindua eman du epaileak. Soto del Real espetxera eraman dute ondoren, eta Auzitegi Nazionalak agindua bidali bitartean bertan eduki dute.
Estatu frantsesak ezarritako kondena beteta, Lariz kalean gelditu behar zen zapatuan [urriak 22]. Baina, Espainiako poliziak Jonqueran (Herrialde Katalanak) duen komisaldegian entregatu zuten, eta handik Madrilera eraman zuten Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik igarotzeko.
Atxiloketaren kontra. Andoni Larizen atxiloketa salatu du
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Atxiloketa honek Estatu frantsesak Euskal Herriaren zanpaketan duen erantzukizuna agerian uzten duela esan dute. “Ez da berria Estatu frantsesak espainolarekin mantentzen duen kolaborazio estua, eta horren adibide izan dira legearen gainetik egindako hainbat eta hainbat kolaborazio”.
Horren adibide modura jarri dute, esate baterako, Jon Anzaren kasua. “80ko hamarkadan Frantziako Estatuak gerra zikinaren espainiar mertzenarioei lasai asko ibiltzen utzi zien eta hauek bahiketa, tortura eta erailketa andana burutu zituzten euskal militanteen aurka Ipar Euskal Herrian. Berriagoa da Jon Anzaren kasua. 2009an desagerrarazi zuten eta urtebete beranduago Frantziako gorputegi batean agertu zen. Ikerketa guztiek Frantziako estatuan dabiltzan guardia zibilei zuzenduta zeuden baina bertako epaitegiek kasua artxibatu zuten”.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Larizen
askatasuna eskatu du, eta Frantziako Estatuari bere hatzaparrak Euskal Herritik behingoz ateratzeko garrasia egin dio.