Gaur [urriak 25] goizaldeko 01:00ak aldera ailegatu da bere herrira Andoni Lariz preso politiko ohia. Ziortza-Bolibarko herrigunearen sarreran dagoen aparkalekuan ibilgailua utzi ,eta bere senideekin lagunduta oinez egin ditu azken metroak herriko plazaraino. Plazaren sarreran eduki ditu zain herritar eta lagunak ongi etorri beroa emateko, eta ikurrinez egin dioten pasabidetik igaro da Simon Bolibar plazara arte.
Aurreskua dantzatu, bertsoak kantatu, loreak eta txapela oparitu, eta hitz batzuk ere eskaini dizkiote Larizi. Egon den lekutik ere, herriaren aldaketen parte izan dela azaldu diote, eta egun pozgarria izan arren oraindik egitekorik badagoela adierazi dute, espetxeetan geratzen diren euskal presoak gogoan.
Ziortza-Bolibarren bildutako guztiei eskerrak emon ondoren, bere argazkia kentzera abiatu da Lariz txistu eta danbolin doinuez lagunduta. Suak argitu dute bidea, eta txalo artean kendu du frontoiko horman itsatsita zegoen argazkia. Besarkada eta mosu artean amaitu du harrera ziortza-bolibartarrak.
[HONEKIN LOTUTA] Lariz aske geratu zen unea
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.