Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

TMA-ko langile ohiei babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute Gernika-Lumon

LAB sindikatuak deituta, auzipetuta dauden Etxebarriko Talleres Mecanicos Arakistain enpresako langile ohiei (David Gonzalez eta Alexis Rodriguez) atxikimendua adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur [urriak 26] Gernika-Lumoko epaitegiaren aurrean. Gainera, LAB sindikatuko ordezkariek aurreratu dutenez, Lea-Artibai eta Busturialdeko enpresetan mozioak sartuko dituzte.
TMA-ko langile ohiei babesa adierazteko Gernika-Lumon egindako agerraldia

TMA-ko langile ohiei babesa adierazteko Gernika-Lumon egindako agerraldia

Elkarretaratzean, joan den astean Etxebarrian egindako agerraldian aurkeztutako atxikipen kanpaina abian (Neuk be eingo neuke. Alexis eta David libre!) dutela gogora arazi dute, bai eta azaroaren  27an Markina-Xemeinen egingo duten manifestazioa ere. [BIDEOA] Joan den astean kanpaina aurkezteko Etxebarrian egindako agerraldia: