Pello Añorga idazle eta ipuin kontalaria, gaur, bibliotekan

MARKINA-XEMEIN // Herri Bibliotekak antolatuta, topaketa egongo da gaur, 18:00etan, Pello Añorga idazle eta ipuin kontalariagaz. Liburuekin eta ipuinekin lagunduta, etxean elkar entzuteko espazioak zelan sortu azalduko du Añorgak, solasaldian. Topaketak irauten duen bitartean, umeentzako zaintza zerbitzua egongo dela jakitera eman du Igor Idoeta Herri Bibliotekaren arduradunak.
Ez dago iruzkinik

Send this to friend