Historia, kultura eta umore ona. Osagai horiexek bildu ditu kultur elkarteak ondarrutarrei eskaini nahi izan dien jaialdiak. Zaldupe kiroldegiko kantxan eta harmailetan jende asko bildu da. Ezustekoak iragarri zituzten antolatzaileek, eta horixe jaso dute ikus-entzuleek.
Imanol Urkizuk eta Ion Maiak Kresalarentzat 1992an egindako abestia kantatu dute; jaietako danborradara huts egiten ez dutenek txalaparta erabili dute danbor makilak astintzeko, Leokadi eta Kortxeleko Mamuak egon dira agertokian, eta dantzariak, herriko eta Markina-Xemeingo musikariak, Bilboko gaiteroak, Patxi Saiz, herriko txistulariak…. Txo! Antzerki Kolektiboak jarri du umorea; esketxez esketx, Kresalaren sorrera eta bilakaera irudikatu dituzte Aitor eta Ion Iñaki Artetxek; eta pantaila erraldoian, testigantzak eta argazkiak. Lehengoak eta oraingoak.
Txo! Antzerki Kolektiboaren esketx bat
Larrain Dantzagaz amaitu da jaialdia, txalo artean. Pantailan, “Eskerrik asko” erraldoi bat Kresalakoen izenean, jaialdia aurrera ateratzen lagundu duten guztientzat, argazkiak laga eta beraien testigantzak eman dituzten guztientzat…Â Talde argazki erraldoia aterata jaitsi dute oihala.
[ALBISTE HONI LOTUTA]: Kresalaren liburuaren aurkezpena
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.