Zortzi hilabete beteko dira datorren martitzenean (azaroak 8) San Ignazio 40-46ko bizilagunak etxebizitzetatik atera zituztenetik. Hilabeteko lehen zapatuan egin legez, gaur [azaroak 5] Kamiñalden elkartu dira kalteturiko bizilagun, dendari eta lur jabeak, beste hainbat herritarrekin batera. Isilean egin dute ekintza, eta kezkatuta, euriak eragin ditzakeen kalteen jakitun. Goizane Zabala Arrizabalaga Saiñazio Mendi Azpixan gestoraren bozeramaileak ere kezka bera agertu du: “Ez genuena nahi ailegatu da, euria. Mendiaren beheko zati bat falta da kentzeko, eta euriagaz txarto beharko dute”. Udalak esan die otsailean etxebizitzetara bueltatzeko moduan egoteko itxaropen osoa daukala.
Ondarroako Sain?azoi Mendi Azpixan gestoraren azaroko mobilizazioa
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.