100 herritar inguru elkartu ziren zapatuan Muxikan egin zuten II. Bertso Triki Poteoan. Arratsaldean hasi, eta goizaldeko ordu batak ingurura arte, jai giro itzela izan zuten, eta antolatzaileak zein herritarrak pozik eta gustura egon ziren. Maume, Aju...
100 herritar inguru elkartu ziren zapatuan Muxikan egin zuten II. Bertso Triki Poteoan. Arratsaldean hasi, eta goizaldeko ordu batak ingurura arte, jai giro itzela izan zuten, eta antolatzaileak zein herritarrak pozik eta gustura egon ziren. Maume, Ajuria, Gorozika, Eleizalde, Ariatza eta Ibarruriko txokoetan egon ziren jan-edanean, eta EinGO Kantan eta Dantzan taldeko kideen eta Ander Elortegi, Julen Ibarguengoitia eta Jon Arano bertsolarien konpainia izan zuten han bildutakoek. Ibarruriko txokoan, gainera, herriko Asier Galarza eta Onintza Enbeitaren bertsoekin ere gozatu zuten. Iazko modura, pintxo lehiaketa egin dute aurten ere, eta Ibarruriko Saltsamendi elkarteko kideek egindako bi pintxoek jaso zituzten puntu gehien. Argazki +: busturialdea.hitza.eus.