Bizkaiko Bertsolari Txapelketan bigarren finala da zuretzat, eta beste bitan sailkapenean bederatzigarren geratu zinen. Biharko zein helburu duzu?
Orain arteko sentsazioekin jarraitzea, eta ahal bada egin dudana hobetzea.
Eguna hurreratu ahala, urduritasuna edota presioa handituz doazela sentitu al duzu?
Aurten ez naiz hain urduri egon. Ahal den neurrian gozatzea zen nire helburua, lehenago ere nahikoa sufritu dut eta. Beste urteetan baino zentratuago nabil bertsotan.
Beraz, urduritasunak albo batera uztea lortuta, kanporaketan eta finalaurreko saioetan zelan ikusi duzu zure burua?
Oso ondo. Txip aldaketa bat behar nuen txapelketan parte hartzeko. Leioako saioan gustura egin nuen bertsotan, eta gura nuen jarrera eta sentsazioekin kantatzea lortu nuen Larrabetzuko finalaurrekoan ere. Saio politak izan ziren, eta oso pozik nago egindakoagaz.
Nork jantziko du txapela?
Aukera asko ikusten ditut finalean, eta ez dut faborito argirik ikusten.
Motzean:
- Amuriza. Fina.
- Lekue. Dotorea.
- Ugartetxea. Txispa.
- Uria. Segurtasuna.
- Enbeita. Desparpajoa.
- Galletebeitia. Kontsolidazioa.
- Ibarzabal. Freskura.
[HONEKIN LOTUTA]: