Finalerako zein helburu duzu?
Norbere buruaren aurrean baieztatzen da bat final bakoitzean. Oraingoan podiuma egin gura nuke. Nire esku dagoen bakarra bertsotan ondo egitea da. Norberak ondo egin arren, besteek hobeto egiten badute, podium barik etorriko gara etxera; baina oso pozik.
2006. urtetik final guztietan egon zara. Horrek presio gehiago sortzen al du?
Urduri jartzen gaituena geure buruari sartzen diogun presioa da. Finalaurrekoetara zoaz pentsatuz ea zer pasatuko den finalera joan ezean. Badakigu ez dela mundua amaituko, baina presio hori daramagu. Finalean presioa ez da hainbestekoa, baina urduritasuna hor dago.
Finalaurrekoan zelan sentitu zinen?
Ez da erraza norbere burua neurtzea saio bakarrean. Hala ere, esan dezakedana da eroso egin nuela bertsotan Basaurin. Ez dakit hori ona edo txarra den, baina ni oso eroso nengoen ofiziotan, gaiei ertza bilatzen, erantzuten…
Nork jantziko du txapela?
Orain arte jantzi duenak: bertsotan ondoen egiten duenak.
Motzean:
- Amuriza. Berrasmatuta dator.
- Lekue. Zorrotza, baina goxoa.
- Ugartetxea. Kolpe onekoa.
- Uria. Zehatza eta erregularra.
- Ajuriagojeaskoa. Tenplea pikanteagaz.
- Galletebeitia. Bertso bikote bikaina.
- Ibarzabal. Harritu egingo gaitu.
[HONEKIN LOTUTA]: