Galletebeitia bigarren geratu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketan
Etxahun Lekue txapeldunak baino 37 puntu gutxiago izan ditu bertsolari lekeitiarrak. Enbeita, Ajuriagojeaskoa eta Ibarzabal laugarren, bosgarren eta seigarren geratu dira, hurrenez hurren930 puntugaz, Etxahun Lekue Etxebarriak irabazi du Bizkaiko Berts...
Etxahun Lekue txapeldunak baino 37 puntu gutxiago izan ditu bertsolari lekeitiarrak. Enbeita, Ajuriagojeaskoa eta Ibarzabal laugarren, bosgarren eta seigarren geratu dira, hurrenez hurren
930 puntugaz, Etxahun Lekue Etxebarriak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Larrabetzuarrak Xabat Galletebeitia Abaroa lekeitiarra izan zuen aurrez aurre buruz burukoan, baina Lekue lekeitiarra baino gehiago izan zen, eta Galletebeitia txapelaren atarian geratu da 893,5 puntugaz.Finalean «saio on baten parte» izan nahi zuela eta «bere arrastoa utzi» nahi zuela adierazi zion HITZA-ri Galletebeitiak, eta bere hitza bete du, final bikain bat eskainiz.
Onintza Enbeita (538 puntu), Ibon Ajuriagojeaskoa (535,5) eta Nerea Ibarzabal (534) laugarren, bosgarren eta seigarren geratu dira, hurrenez hurren. Aipatzekoa da lehen aldiz finaleko oholtzan egon den Ibarzabal markina-xemeindarrak ere txalo ugari jaso dituela Miribillan jokatutako finalean; berak eskuratu du bertsolari gazteenaren saria.
Orokorrean, final oso parekatua izan da aurtengoa. Maila handia erakutsi dute bertsolariek, eta puntu gutxiko aldea egon da sailkapenean.
Enbeitari dagokionez, oso kontzentratuta ibili zen finalean, eta saio borobila eskaini zuen, buruz burukoaren atarian geratuz.
Jone Uria Albizuri (549,5) hirugarren geratu da, eta Miren Amuriza Plaza eta Beñat Ugartetxea Ostolaza zazpigarren eta zortzigarren, hurrenez hurren. 531,5 puntu lortu ditu Amurizak. Saio bikaina egin zuen berriztarrak eta hamarreko txikian bertso bikaina eskaini zuen, baina bakarkakoan egindako potoak kendu zizkion puntuak, seguruenik.