Lur jausiak kaltetutako etxebizitzetako bizilagunek elkarretaratzea egin dute gaur [otsailak 11], Kamiñalden. Mendi hegala konpontzeko lanek aurrera jarraitzen badute ere, horiek ordaintzeko diru falta dagoela azaldu du Aiert Etxaniz Sainazio Mendi Azpixan gestorako ordezkariak. “8 milioi euro falta dira oraindik, eta hemen gaude esateko lur jausia gertatu eta 11 hilabete beranduago 84 familiak etxebizitzetatik kanpo egoten jarraitzen dugula”.
Ondarroako Udal ordezkariekin batera, asteon bisitan izan dira Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak. Bisita horretan, erakundeetako ordezkariek bertatik bertara ikusi ahal izan dute etxebizitzak zein egoeratan dauden eta mendiko lanak nola doazen. “Agintariek zuzenean ikusi dute lur jausiak eragindako kalteak; honek guztiak duen dimentsioa aurrez aurre ikusi dute. Eta ikusi dutenak barrua ikutu badie, eskatzen dieguna da ahal izanez gero, emergentziako 2,3 milioi euro mahai gainean ipintzea eta urgentziazko proiekturako diru kopurua zehaztea”.
Azken finean, 11 hilabete galdera ikurragaz daudela esan dute. “Hasieratik ez dugu jakin alde bakoitzak zenbat diru ipiniko duen. Guztiok dakigu Ondarroako Udalak ezin duela eman duena baino gehiago eman. Banketxe bati mailegua ere eskatu dio, baina herriak ezin dio kostu horri aurre egin”.
Horren guztiaren aurrean, arduradun politikoei eta gauzak egin behar dituztenei “ahalik eta arinen” egoerari irtenbidea emateko eskatu diete. “Ez daitezela gurekin ahaztu”.
Kaltetuez gain, elkarretaratzean Ondarroako Udaleko hainbat ordezkari ere egon dira, tartean Zunbeltz Bedialauneta alkatea.
Kaltetuak, elkarretaratzean.
San Ignazioko kaltetuek Kamiñalden egindako elkarretaratzea.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.