Bertsotruk egitasmoaren bigarren saioa eduki zuten Lea-Artibaiko eta Hernaniko Bertso-Eskolek, barikuan, Markina-Xemeingo Buztarri tabernan. Eskola bakoitzeko lau bertsolari aritu ziren bertsotan: Lea-Artibairen izenean, Eneko Arrate eta Nahia Ibarzaba...
Bertsotruk egitasmoaren bigarren saioa eduki zuten Lea-Artibaiko eta Hernaniko Bertso-Eskolek, barikuan, Markina-Xemeingo Buztarri tabernan. Eskola bakoitzeko lau bertsolari aritu ziren bertsotan: Lea-Artibairen izenean, Eneko Arrate eta Nahia Ibarzabal markina-xemeindarrak, Lander Ibarluzea
Aitxulua etxebarritarra eta Iñaki Lersundi ondarrutarra, eta Hernaniren izenean, Iker Osa, Oier Iurramendi, Andoni Mujika eta Arnaitz Lasarte. Gai jartzailea Nerea Ibarzabal izan zen, eta guztien artean saio «ederra» osatu zuten. Bertsozaleek ere ez zuten hutsik egin, eta beteta egon zen Buztarri. Entzuleak «pozik» geratu zirela azaldu dute antolatzaileek.